Irten - Turismoa Vitoria-Gasteizen

Irten - Turismoa

Ezinbestekoak

  1. "Txikiteoan" (edo poteoan) ibiltzea Euskal Herri osoan oso hedatuta dagoen ohitura da. Ardo- edo garagardo-dosi txikiak (txikitoak edo zuritoak, hurrenez hurren) edatean datza, eta tabernaz taberna lagunekin eta zutik.
  2. Erdi Aroko hirigunera joan aste buruko edozein ordutan eta gozatu inguruaz eta jendetzaz, batez ere eguraldi ona badago.
  3. Kubata optimo bat edo garagardo artisau hirian ditugun taberna espezializatuetan (Pintore kalean esaterako "Pinto").
  4. "Terrazeoaz" eta giro paregabeaz gozatzea Espainia Plazan edo Andre Maria Zuriaren plazan.
  5. Ostegunetan unibertsitate- eta Erasmus giroarekin bat egin dezakezu Erdi Aroko hirigunean. Aurretik pintxo-pote ibilbidea egin dezakezu gune eta auzo ugaritan.
  6. Paseatu Almendrako azokatik zure bisita hileko lehen larunbatarekin bat badator.

Gauean ateratzeko tokiak

Mapa con zonas para salir de noche

Google Maps aplikazioan ikusi(Beste leiho batean irekiko da)

Erdi Aroko hirigunea

Hemen aurkitzen dira giro gehien duten kaleak. Aipatzekoak dira Aldapa, Aiztogile kalea (“Kutxi”), Pintore kalea (“Pinto”) eta Zapatagile kalea (“Zapa”). Giro bikaina duten taberna, pub eta diskoteken eskaintza zabala dagoela ikusiko duzu.

Hirigunea

Zure aukera giro lasaiagoa duten diseinuko taberna edo pubetara joatea bada, zoaz zentroan dauden oinezkoentzako gune hauetara: Dato, San Prudentzio, Mateo Moraza eta San Antonio kaleak, Espainia Plaza eta Andre Maria Zuriaren plazan pub modernoak, tabernak eta diskotekak aurkituko dituzu.

Kontzertu-aretoak eta diskotekak

Beste toki batzuk

Judimendi, Lakua, Salburua edo Zabalgana auzo gazteak dira. Gauean giroa egoten da eta poteorako egokiak dira.

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: