Haurrei, nerabeei eta familiei zuzendutako gizarte zerbitzuei buruzko ohiko galderak

Zer egin dezaket, baldin eta familian seme-alaben inguruko arazorik badut?
Arazo edo zailtasunen berri eman dezakezu zure helbidearen arabera dagokizun Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan(gizarte etxean dago). Bertan, aldez aurretik hitz ordua eskatu behar duzu, Gizarte Langile batek hartuko zaitu eta zure egoera baloratu ondoren orientazioa emango dizu, eta beharrezko jotzen badu Udaleko Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuarekin harremanetan jarriko zaitu.
Gurasoek behar bezala zaintzen ez duten haur baten kasuaren susmoa dut, baina ez nago seguru; zer egin dezaket?
Ezagutzen duzun egoera haurrarentzat arriskutsua den edo ez argitzeko orientazioa behar baduzu, jo ezazu zure inguruko Oinarrizko Gizarte Zerbitzura; bertan hartuko zaituzte, eta informazioa eskatuko dizute, babesgabezia egoera den baloratzeko, eta horrela bada, kasu horietarako dagoen prozedura martxan jartzeko.
Ezagutzen duzun egoerak haurra babestuko premiazko eskuhartzea behar duela uste baduzu, jo ezazu Udalaren Gizarte Larrialdietarako Zerbitzura(San Antonio kalea, 10; telefonoa 945 13 44 44).
Denbora librerik badut, eta hirian seme-alabak zaintzeko laguntza behar duten familiei lagundu nahi diet; zer egin behar dut?
Jo ezazu Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzura(telefonoa 945 16 13 79) edo 010 telefonora; bertan, Familietan Aldi Baterako Laguntza Emateko "Orain" Programari buruzko informazioa emango dizute. Programa horretan laguntza ematen duten familia-taldean parte hartu ahalko duzu, haur eta nerabeei arreta eman, behar puntualetan edo aldi baterako, horien gurasoek haien ardura hartu ezin duten bitartean.
Nire seme/alaba nerabeak iseka eta mehatxu egiten dit eta arazoak ditut egoerari aurre egiteko. Non aurki dezaket laguntza?
"Gurasoen aurkako indarkeria egoeretan garaiz esku hartzeko programak" familiei harremanak hobetzen eta gatazka bideratzen laguntzen die familiei. Horretarako, taldeko saioak egiten dira nerabeekin eta gurasoekin, baita familia bakoitzarekin ere.
12 eta 17 urteko seme-alabak izanik egoera hori pairatzen ari diren familiei zuzendua dago.

Argibide gehiago behar izanez gero, deitu 647304752 zenbakira. Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, astelehenetik ostegunera, eta 10:00etatik 13:00etara, ostiraletan.
Hitzordua eskatu nahi baduzu, dagokizun Oinarrizko Gizarte Zerbitzura deitu edo jo dezakezu, 09:00etatik 14:00etara.

Zein dagokizun ez badakizu, 010 doako telefonoan galde dezakezu, 8:00etatik 20:00etara, edo udalaren web orria (www.vitoria-gasteiz.org) kontsultatu. Egoera larria bada, Gizarte Larrialdietarako Zerbitzura (945 13 44 44) dei egin dezakezu.
Hiru urte baino gutxiagoko haurra dut, eta zalantzak ditut ematen diodan heziketaz. Nire kezkak eta esperientzia beste guraso batzuekin konpartitu nahiko nituzke; nola egin dezaket?
Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak, Senidegune programaren bidez, heziketarako gune bat eskaintzen du, non 0-3 urte bitarteko haurren gurasoek (eta laster guraso izango direnek) hainbat gai lantzen baitituzte seme-alabekin batera eta jolasak baliatuz, harremana, komunikazioa eta maitasuna, besteak beste.
Halaber, gune horrek esperientzia eta ikasketak beste guraso batzuekin konpartitzea ahalbidetzen du. Gizarte etxeetako ludoteketan, eta Lehen Hezkuntzako zenbait ikastetxetan egiten dira saioak, baita hiriko osasun-zentroetan ere. Hiru hilabeteko lantegiak dira. Zozketa eta izen-ematea gizarte etxeetan, Udalaren webgunean eta 010 telefono zenbakian egiten da. Gurasoentzako programa hori zabaldu egin da.
“Deskubritu zure seme-alabak hezteko duzun ahalmena” doako programak tresnak eta jarraibideak eskaintzen ditu gurasoek beren seme-alaben hazkuntzan eta hezkuntzan landu beharreko indarguneak eta hobekuntza-arloak identifika ditzaten. Programa gurasotasun positiboan oinarritzen da, gurasoek semearen edo alabaren garapen osoa zaindu eta aintzat har dezaten.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.