'Marrazketa eta pintura' ikastaroa, Landatxo gizarte etxean
- Noiz
- Hasiera eguna: 2021/04/14, hasiera ordua: 19:00, amaiera eguna: 2021/06/16, amaiera ordua: 21:00
- Deskribapena
-
Marrazketaren eta kolorearen oinarrizko teknikak irakatsiko dira (arkatza, ikatza eta ikatz-ziria, sangina, sepia, pastela, margoak, argizariak, olioa), papera zein mihisea euskarri izanik aplikatzeko. Helburua da norberaren adierazpideak baliabide plastiko eta artistikoen bitartez bilatzea. Ariketa praktikoen bidez ikusiko diren gaiak: 1) Begiratzen ikastea: ingerada eta silueta. 2) Espazio negatiboak, marrazki alderantzikatuak. 3) Perspektiba. 4) Proportzioen garrantzia. 5) Hirugarren dimentsioa: argia eta itzala. 6) Kolorea: oinarrizko koloreak, bigarren eta hirugarren mailakoak. 7) Koloreekin marrazteko teknikak: pastela, argizariak, margoak. 8) Koloreak nola jarri paletan. 9) Natura hilak, paisaiak, erretratuak, gai libreak.
- Eguna eta ordutegia: asteazkenetan, 19:00 – 21:00
- Hezkuntza: euskaraz
- Adina: 14-99
- Tokia: Landatxo gizarte etxean
- Izena emateko: edozein gizarte etxetan edo udaleko web orrian.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.