Hiri Antolamenduko Plan Orokorra. Izapidetzen ari diren txostenak

Terrazak eta balkoiak eraiki ahal izateko HAPOren egiturazko aldaketari buruzko aurretiko kontsulta publikoa

Noiz: 2021eko martxoaren 30etik maitzak 14ra

Nola: posta elektronikoaren bidez gestionadm2.0201@vitoria-gasteiz.org

ALHAOn apirilaren 19an argitaratu den Herritarrek parte-hartzeko programan aurreikusitakoaren arabera, aurretiazko kontsulta publikoa irekitzen da hala nahi duten herritarrek, erakundeek eta elkarteek honako alderdi hauei buruzko iritziak eta ekarpenak helarazi ditzaten:

a) Planaren aldaketaren aurrekariak

Covid-19aren pandemiak, alderdi askotan, gure bizitzaren eta, jakina, gure etxebizitzen pertzepzioa aldatu du. Itxialdian egun askotan gure etxeetan isolatuta egon izanak lehen sumatzen ez genituen behar berriak agerian utzi ditu Gasteizko etxebizitzetan. Etxebizitza asko daude, udalerriko auzo gehienetan, gaur egun terrazarik edo balkoirik ez dutenak. Covid19arekin, eta itxialdiaren ondoren, positibotzat jotzen dugu etxebizitzetan kanpoko eremuak ahalbidetzea, aire zabalaz eta eguzkiaz gozatu ahal izateko.

b) Ekimenaren bidez konpondu nahi diren arazoak

Planaren aldaketarekin, hirigintzako estaldura eman nahi da, terrazak edo balkoiak egin ahal izateko. Horrela ebatziko litzateke, alde batetik, gaur egun horrelako eremurik ez duten edo eremu murritzak dituzten etxebizitzetan kanpoko bizitoki-eremu egokirik ez izatearen arazoa, eta bestetik, eremu hori ezinbesteko baldintza izatea etorkizuneko etxebizitzetan, horrela herritar guztientzako bizi-kalitate hobea ziurtatzeko.

c) Onartzeko beharra eta aukera

Aurrez azaldutako problematikaren arabera, beharrezkoa da HAPOa aldatzea, aipatutako balkoiak edo terrazak egiteko aukera berria definitu eta mugatzeko.

Jakina denez, gaur egun Gasteizko HAPOa berrikusteko prozesuan gaude; hala ere, jarduketen epeak egokitzeko, beharrezkoa da plangintza aldatzeko izapideei ekitea.

d) Arauaren helburuak

Arau berriaren helburuak honako hauek dira:

  • Herritar askoren bizi-kalitatea hobetzea.
  • Balkoiak edo terrazak egiteko aukera ematea horretarako beharrezko baldintzak betetzen dituzten etxebizitzetan.
  • Terrazak edo balkoiak egiteko ezinbesteko eta beharrezko baldintzak arautzea, horretarako honako gai hauek oinarri hartuta:
    • Jabeen ahobatezko akordioa.
    • Jabekideen erkidego bakoitzean modu bateratuan gauzatzeko proiektua, abal tekniko arkitektoniko gisa, besteak beste, proiektuaren egituraren segurtasuna bermatzeko, irizpide estetiko argi eta komunak izango dituen fatxadaren azterketa batekin batera
    • Eraikina kokatuta dagoen ingurua, eraikinen arteko distantzia, argi zuzenak... kontuan hartuta.
    • Balkoi edo terraza gisa erabiltzeko etxebizitzaren azalera eraikia gehienez ere % 10 handitzeko aukera, eraikigarritasun oinarrietan eraginik izan gabe.
    • Udalaren onarpena eta baimena.

Aldaketa honetatik kanpo geratuko dira katalogatutako eraikinak edo nolabaiteko babesa dutenak, bai eta egitura arrazoiengatik edo beharrezko baldintzaren bat betetzen ez dutelako gauzatu ezin direnak ere. Era berean, Hirigune Historikoa aldaketaren eremutik kanpo geratzen da; honek bere arauketa izango du Erdi Aroko Hirigunearen Birgaitze Integraturako Plan Bereziaren bidez.

Ondorioz, Aldaketaren helburua da indarrean dagoen plangintza egituraz aldatzea kanpoko bizitegi-eremuak gauzatu ahal izateko eta egikaritze hori burutu ahal izateko beharrezko baldintzak zehaztea.

e) Egon daitezkeen bestelako aukera erregulatzaileak eta ez-erregulatzaileak

HAPOa aldatzea beharrezko baldintza da proposamena gauzatzeko; beraz, honen hautabide posible bakarra egungo egoerari eustea da, non herritarren zati batek kanpoko eremu bat ez izateak ematen duen bizi-kalitateraren gabezia pairatzen duen oraintsu gertatutako ezohiko egoeran bezala.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.