Aurrez aurreko programak kontsultatzea
Lanean ari diren pertsonak edo langabetuak; laneratzeko aukerak hobetu, lan profila aldatu edo beren enplegu zein jarduerarekin lotutako gaien gaineko ezagutza areagotu nahi dutenentzako programak.
Udalaren prestakuntza programek hainbat jarduera eremu hartzen dute barne: enplegu berdea eta iraunkortasuna, informazio eta komunikazioaren teknologiak, logistika eta garraioa, pertsonentzako eta gizartearentzako zerbitzuak, birgaikuntza era eraikuntza iraunkorra, industria eta automozioa,...
Aurrez aurreko formakuntza honako zentro hauetan ematen da:
Prestakuntza-planari jarduera transbertsalak gehitzea proposatzen da, ikastaroei modulu-paketeak
erantsiz:
Iraupen luzeko aurrez aurreko ikastaroetan enpresetako praktikak ere egin daitezke; prestakuntzaren helburu den sektoreko lan errealitatearekin benetako kontaktua izatea ahalbidetuko du horrek, eta esperientzia praktikoa lortzea, tutore batekin.
Ahal denean, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak ematen dituen profesionaltasun-ziurtagirien bitartez egiaztatu daitezkeen ikastaroak sartuko dira prestakuntza eskaintzan.
Online kontsultatzea eta izena ematea
Izen-ematearen egoera online kontsultatzea
Iragarki tauletan edo telefonoz deituz: CETICen edo Ignacio Ellacuria Ikastegian.
Ikastaroan parte hartzeko izena eman eta onartua izan ondoren, ezarritako epe eta baldintzetan egin behar da matrikula. Deskontua egiteko eskubidea dutenek, edo matrikula ordaintzetik salbuetsitakoek, ikastaroa hasi baino lehen egiaztatu beharko dute.
Matrikula online ordaintzea
Argi ez badakizu zein ikastaro egokitzen zaien ondoen zure profil eta lanbide interesei, gure prestakuntza eskaintzari buruzko orientabideak eska ditzakezu:
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.