Gasteizko Hirigune Historikoaren Birgaitze Integraturako Plan Bereziaren (BIPB) berrikuspena

2025eko maiatzaren 6an argitaratua

Gasteizko Udalak bi gune prestatu ditu Hirigune Historikoaren Birgaitze Integraturako Plan Bereziari (BEPB) buruzko kontsultak egiteko eta informazioa jasotzeko.
Hirigune Historikoaren Arretarako Bulegoan (Pintore kalea 43) kontsulta-gune bat egongo da maiatzaren 6tik 9ra eta ekainaren 2tik 6ra, 10:00etatik 14:00etara. Data horietan, idazketa-taldeak dokumentu honekiko interesa duten pertsona guztiak artatuko ditu.
Bestalde, San Martineko bulegoetan, Hirigintza Sailekoek herritarrak artatuko dituzte ekainaren 20ra arte, baina AURRETIK HITZORDUA eskatu behar da. Egun horretara arte, testuari buruzko alegazioak erregistratu ahal izango dira Gasteizko Udaleko arreta-bulegoetan (Pintore kaleko 45. zenbakian izan ezik).

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.