Ohiko galderak motordun ibilgailuak hiriaren erdialdera sartzea bideokameren bidez kontrolatzeari buruz

Zergatik debekatu da motordun ibilgailuen joan-etorria?
2006tik Vitoria-Gasteiz Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plan batean ari da lanean, hiriko motordun zirkulazioa murrizteko eta horrela jendearentzako espazioa berreskuratzeko eta Gasteizko herritarren bizi kalitatea hobetzeko.
Nola kontrolatzen da ibilgailuak erdigunera sartzen diren ala ez?
Baimenik ez duten motordun ibilgailuak kontrolatutako gunera sartzen diren ala ez jakiteko, hainbat bideokamera instalatu dira hiriaren erdialdeko zenbait tokitan ibilgailuen sarrera eta irteera kontrolatzeko. Bideokamera hauek duela zenbait hilabete instalatu ziren, eta azken aldian bertatik igarotzen diren ibilgailuen kontrola egin da.
Zein arau hauste mota da zona horretara baimenik gabe sartzea?
Baimenik gabe ibilbide horietatik autoan ibiltzea arau hauste larria da eta hari dagokion isunarekin zigortuko da, hau da 200 €-ko isun batekin. Zigor hau RD 1428/2003 dekretuaren bidez onetsitako Zirkulazioaren Araudi Nagusiaren 39 artikuluan eta Izaera Urbanoko Bideetako Erabilera, Trafikoa, Zirkulazioa eta Segurtasuna Arautzen dituen Udal Ordenantzaren 11 artikuluan ezarritakoari dagokio: "bide batetik baimenik gabe zirkulatzea, trafikoaren arintasunerako edo segurtasunerako dagoen ordenazioaren aurka joanez".
Zein ibilgailuk daukate baimena kale horietatik ibiltzeko?
  • Suhiltzaileenak, Poliziarenak, anbulantziak eta, oro har, larrialdiko ibilgailuak.
  • Gaixoak edo minusbaliotasunak dituzten pertsonak daramatzatenak.
  • Zona horretan dagoen garaje baimenduetara doazenak edo garaje horietatik irteten direnak.
  • Zamalanak egiteko baimena duten ibilgailuak, horretarako baimena duten kaleetan eta ordutegian.
  • Udal agintearen ebazpen justifikatuaren bidez debeku honetatik salbuetsita dauden ibilgailuak.
Garajera sartu nahi duen pertsonak, garaje plaza batean jabea dela edo alokatuta duela bermatu behar al du?
Ez da ezer egiaztatu beharrik. Ordenantzaren 11.7 artikuluaren 3. puntuarekin bat etorriz, jarritako mugak ez diete eragingo alderdi horretan dagoen baimendutako garaje edo aparkalekuren batetik ateratzen edo hartara sartzen ari direnei.
Zer egin behar dute garaje plazarik ez duten bizilagunek, baldin eta ibilgailuan pertsonak jaso nahi badituzte (adinekoak, haurrak…), eta bertatik jaisten utzi nahi badute?
Ez dute ezer egiaztatu beharrik. Ordenantzaren 11.7 artikuluaren 2. puntuarekin bat etorriz, jarritako mugak ez diete eragingo gaixoak edo ezindutako pertsonak garraiatzen dituzten ibilgailuen zirkulazioari eta aparkatzeari.
Zergatik murriztu nahi da motordun ibilgailuen zirkulazioa?
  • Gasteizen, gero eta biztanle gehiago egonik, hiriko joan-etorriek bateragarriak izan behar dute hurrengo baldintzekin:
    • osasuna, bizi kalitatea eta ingurumena mantentzearekin,
    • eta tokiko ekonomia garatzearekin.
  • Hiriak pertsonentzako espazioa berreskuratu behar duelako.
  • "Hiriburu berdea" izaten jarraitu nahi dugulako 2012. urtea igaro ondoren.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.