Guraso bakarreko familientzako hobariak
Guraso bakarreko familiek hobariak izan ditzakete hurrengo tributuoetan, ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
- Zabor tasa
- José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa
- Luis Aramburu Musika eskola
- Kirol instalazioetako abonatuak
Zabor tasa
Goia azaldutako betekizunak betetzen dituztenek, ohiko bizileku duten etxebizitzaren azalera eraikiaren arabera dagokion tarteko kuota ez, baizik eta tarte bat beheragokoa ordainduko dute. Era berean, %50 hobaria izando dute sortzapen egunean bertan (urtarrilaren 1ean) erroldatuta dauden pertsonen arabera, ezarri den gaionardainean.
Lehenengo aldian bakarrik eskatuko da idatziz. Aurrerantzean, behar diren datuak edukiz gero, urtez urte egiaztatzen delarik, ofizioz aplikatuko da.
Betebeharrak
Hobariak eta salbuespenak lortzeko baldintzak urtarrilaren 1ean bete beharko dira.
- Titularra ezin da beste etxebizitza baten jabe izan Gasteizko udalerrian. Pertsona bat bigarren etxebizitza baten jabea dela jotzen da haren jabetzaren % 50en edo gehiagoren titularra denean.
- Dena delako etxebizitzak guraso bakarreko familiaren ohiko egoitza izan behar du.
- Zabor-tasa honetako beste hobari batzuekin bateraezina da.
- Ordenanza reguladora de la tasa por prestación del servicio de recogida y eliminación de basuras (ordenanza nº 6.3).
Hobaria ekitaldi honetan aplikatu dadin, eskabidea eta beharreko dokumentazioa uztailaren 29ra baino lehen aurkeztu behar da.
Laguntzak emateko baldintzak urtero egiaztatuko dira.
Dokumentazioa
- Eskabide-orria
- Familia-unitatea osatzen duten pertsonen errolda-ziurtagiria,
- Guraso bakarreko familiaren justifikazioarekin
- Ebazpen judiziala: legezko banantzea, ezkontzaren deuseztasuna...
- Otros justificantes que se requiera, tales como discapacidad, incapacidad, estudios para hijos de 22 a 25 años de edad, etc.
José Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioa
% 50eko hobaria matrikulan
Dokumentazioa
- Eskabide orria eta eta guraso bakarreko familia dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
Luis Aramburu Udal Musika Eskola
% 50eko hobaria matrikulan
Dokumentazioa
- Eskabide orria eta guraso bakarreko familia dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
Kirol instalazioetako abonatuak
Abonatuaren urteko kuotan: Lehen seme edo alabak hirugarren lekua hartuko du, eta horrela hurrenez hurren. Hirugarren lekua: adinaren arabera dagokion urteko kuotaren % 75 ordainduko du.
Dokumentazioa
- Eskabide orria eta guraso bakarreko familia dela egiaztatzen duen dokumentazio.
Informazio gehiago
Nor da guraso bakarreko familia bat?
Guraso batek eta zaintzapean dituen seme-alabek osatutakoa izango da guraso bakarreko familia, ondoren adierazten diren betebeharrak betetzen dituztelarik:
- Aita edo ama bakarrik dago.
- Legezko banantzea izan da.
- Ezkontza-deuseztasuna deklaratu da, edo dena delakoa alargundu egin da.
- Ez da izatezko bikoterik eratu, izatezko bikoteak arautzen dituen legearen arabera.
- Ebazpen judiziala dago.
Seme-alabak: 22 urtetik beherakoak izan behar dute, edo % 33ko edo hortik gorako desgaitasun eduki, edo lan egiteko ezinduta egon, edozein adinekoak izanda ere.
Adin muga: 25 urtera arte zabaltzen da (hori barne), baldin eta goi-mailako edo horren pareko lanbide-hezkuntzako edo unibertsitateko ikasketak egiten ari badira.
Aurkeztu beharreko agiriak
- Familia-unitatea osatzen dutenen errolda-ziurtagiria, helbide jakinekoa.
- Ebazpen judiziala: legezko banantzea, ezkontza-deuseztasuna edo beste.
- Eskatzen diren bestelako egiaztagiriak: desgaitasuna, ezintasuna, ikasketak -22 urtetik 25era bitarteko seme-alabak-, eta abar.
Hobarien laburpena (pdf)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.