Errentaren araberako hobariak

Baliabide ekonomiko gutxi dituzten pertsonen etxebizitzei tratamendu fiskal hobea ematea da hobariaren xedea.

Zaborren tasaren tarifaren gainean % 10eko hobaria aplikatzen da zuzenean.

Betekizunak

  • ETXEBIZITZA erabilera duten katastro erreferentziei baino ez zaie aplikatuko.
  • Etxebizitzaren jabea pertsona fisikoa izatea.
  • Titularra edo haren ezkontidea ezin dira beste etxebizitza baten jabe izan Gasteizko udalerrian. Pertsona bat bigarren etxebizitza baten jabea dela jotzen da haren jabetzaren % 50en edo gehiagoren titularra denean.
  • Dena delako etxebizitzak jabearen ohiko egoitza izan behar du.
  • Hobari hori bateraezina da erreferentzia horren gainean aplikatzen den beste edozeinekin.
  • Familia unitatearen diru-sarrerak hobarien taulan azaltzen direnak izango dira gehienez ere. Familia errenta kalkulatzeko aurreko bi urteetako errenta aitorpena hartuko da aintzat. (2024an 2022ko errenta aitorpena aurkeztu beharko da).

Emateko baldintzak urtero egiaztatuko dira

Diru-sarreren kalkulua

Datu hauek hartzen dira aintzat

  • Errenta aitorpena: zerga-oinarria (zerga-oinarri orokorra gehi aurrezpenaren zerga-oinarria) ken pentsio konpentsatzaileak eta urteko mantenuak.
  • Beste diru-sarrera batzuk: errenta aitorpenik egin ez bada, baina pentsioak, gizarte laguntzak edo lan etekinengatiko sarrerak kobratu badira (aitorpena egiteko muga gainditu gabe), diru-sarrera horien zenbateko osoa hartuko da kontuan.
  • Famili unitatearen diru-sarrerak batzen dira. Guraso edo tutoreek eta emantzipatu gabeko seme-alaba adingabeek osatzen dute.

Hobarien taula

Zaborren tasaren tarifaren gainean % 10eko hobaria aplikatzen da zuzenean, baldin eta errentek kopuru hauek gainditzen ez badituzte eta gainontzeko betekizunak betetzen badituzte:

Hobarien taula
Kide-kopurua Gehienezko errenta
1 24.000,00
2 28.000,00
3 30.092,00
4 32.120, 70
5 33.759,22
6 35.497,96
7 36.386,10
8 37.686,53
9 41.455,18
10 45.600,70

Eskabidea

Ordenantzak ezartzen duenez, hobaria emateko eskabidea aurkeztu beharra dago, baina izapidetzea azkartzearren OFIZIOZ aplikatuko da beharrezko diren datuak izanez gero.

Arabako Foru Aldundiak hobariaz balia daitezkeen jabeen datuak emango ditu:

  • Aitorpena Araban egiten dutenen ERRENTA datuak.
  • Aitorpena aurkeztu beharrik ez dutenen SARREREI buruzko datuak, baldin eta pentsioak, gizarte laguntzak edo lan etekinengatiko sarrerak kobratzen badituzte (aitorpena egiteko muga gainditu gabe).

Eskuratzeko moduko daturik ez duten pertsonek idatziz eskatu beharko dute, uztailaren 29a baino lehen:

  • Errenta aitorpena Araban egiten ez badute, edo diru-sarrerarik aitortu ez badute. Aitorpena beste probintzia edo lurralde batzuetan egiten badute.
  • Jabeak izan arren, katastro erreferentzien basean urtarrilaren 1ean titular gisa ageri ez badira.

Dokumentazioa

  • Hobariaren eskabide-orria
  • Jabeen eta ezkontideen errenta aitorpena, duela bi urteko diru-sarrerei dagokiena: 2024an 2022ko aitorpena erantsi beharko da.
  • Eskriturak, epaia edo jabetza egiaztatzen duen beste edozein agiri publiko (jabetza dena delakoaren izenean ez badago).

Izapidetzea

Zuzeneko izapidetzea

Telefono bidezko izapidetzea

  • Herritarrentzako Arreta: 010 (945 161 100 Gasteiztik kanpo egonez gero).

Posta elektronikoz

Oharrak

  • Hobariak eta salbuespenak baliatzeko betebeharrak urtarrilaren 1ean bete behar dira.

Araudia

Zaborrak bildu eta suntsitzegatik ordaindu beharreko tasa arautzen duen ordenantza (6.3 ordenantza).

Azalpen gehiago nahi izanez gero, herritarrei laguntzeko bulegoetan, San Martineko bulegoetan, eta 010 argibideetarako telefonoan edo 945161100 telefonoan.

Ematen ari zaren xehetasunak erakunde honek dituen datu pertsonalen fitxategi automatizatuetan sartuko direla jakinarazten dizu Gasteizko Udalak, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoa, abenduaren 13koa, betetze aldera. Udal kudeaketak bere eskumenen alorrean dituen zereginak ahalbidetzea da fitxategi horien helburua. Zure eskubideez baliatu nahi baduzu -dagozkizun datuak ikusi, aldatu, ezeztatu edo kontra agertu-, jo ezazu herritarrei laguntzeko bulegoetan.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.