Landazuriko Kiroldegiaren 60. urteurrena

Landazuriren urteurrena

Urteurreneko jarduerak

Landazuriren hirurogeigarren urteurrena ospatzeko, jarduera hauek antolatu dira, bere historiari eta hori posible egin duten pertsona guztiei omenaldi txiki bat egiteko. Hurbildu Landazuri Kiroldegira!

Kirol instalazioaren historia

1958ko martxoaren 12an Gasteizko Udalaren Osoko Bilkurak Landazuriko kirol instalazioak eraikitzeko proiektua onartu zuen. Igerileku estalia eta aldameneko gimnasioa ziren.

Garai hartan Caja de Ahorros Municipal y Monte de Piedad erakundearen bidez finantzatutako kirol gune honen inaugurazioa 1959ko abuztuaren 16an egin zen. Data horretatik gaur egun arte, Landazuriko kirol-instalazioek eraldaketa eta eraberritze ugari jasan dituzte, eta esanguratsuenetako bat izan da hasierako igerilekuaren ordez gaur egun ezagutzen dugun kirol-kantxa erabiltzea.

60 urte hauetan, Landazuri erreferentziazko kirol-zentroa izan da, eta izaten jarraitzen du, eta Arabako kirolaren figura handiak bertatik igaro dira. Bere instalazioak hiriko kirol jatorri nagusietakoa bihurtu ziren, eta denbora honetan zehar hainbat kirol diziplina garatzeko aukera eman dute, horien artean gimnasia, igeriketa edo saskibaloia.

Kulturaren arloan ere erreferente garrantzitsua izan da, kontzertuak eta askotariko ekitaldiak hartu baititu; horien artean, Jazzteiz kolektiboak 1977an antolatu zuen hiriko lehen Jazzaldia nabarmendu behar da. Gune honek gaur egun hainbat areto ditu, non programazio kultural zabala garatzen den eta auzoko kolektibo eta eragile sozialen beharrei zerbitzua ematen dieten.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: