Ingurugiro Gaietarako Ikastegia – ReVeAL europar proiektua
ReVeAL europar proiektuaren xedea da ibilgailuak hirira sartzeko dituzten bideak erregulatzea hiri mugikortasun jasangarriko politiken testuinguruan. Horrela, hiriotan bizi diren pertsonen bizimodua hobetu nahi da kutsaduraren, zarataren, bizi kalitatearen, bide segurtasunaren, eraginkortasun energetikoaren eta irisgarritasunaren esparruetan.
Gasteizek 210.000 euroko diru laguntza izango du.
ReVeAL partzuergoko kideek kontzeptu berriak bilatu eta ikertuko dituzte eta zenbait konponbide praktiko garatuko dituzte sei hiritan: Helmond (NL), Jerusalem (IL), Londres (UK), Padova (IT), Vitoria-Gasteiz eta proiektuaren liderra den Bielefeld (DE). Elkarlanaren ondorioz, honakoak lortu nahi dira:
- Proiektuko bazkideen artean ezagutzen eta esperientzien partekatzea erraztea.
- Hiri pilotuetan aplikatuko diren konponbideen aplikazio praktikoa diseinatzea eta entseatzea.
- Proba pilotu horien inpaktuak dokumentatzea, ikuskatzea eta ebaluatzea.
Parte hartuko duten hiriek konpromisoa hartu dute lan esparru desberdinetan zenbait neurri garatu, indarrean jarri eta ebaluatzeko. Horietako bat izango da, hain zuzen, superetxadien kontzeptuaren pean auzoen mailan egin daitezkeen eskuhartze espazialak. Aparkalekuei lotutako neurriak eta sarbideen kontrolati lotutakoak ere aztertuko dira.
Iraupena | 2019-2022 |
Hiriak | Helmond (NL), Jerusalén (IL), Londres (UK), Padova (IT), Vitoria-Gasteiz, Bielefeld (DE) |
Informazio gehiago
Albisteak eta dokumentuak
- 2 superblocks, 1 Vitoria-Gasteiz (2020ko otsaila)
- Tornay Medikuaren kalearen mugikortasun azterketa 2021
- Memorialaren mugikortasun azterketa 2021
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.