Ingurugiro Gaietarako Ikastegia – CityChangerCargoBike europar proiektua
CityChangerCargoBike (CCCB) proiektuaren xedea da zamalanetarako bizikletak eskala handian integratzea hiriko zamalan operazioetan eta, orobat, beste edozein jarduera ekonomiko edo sozialetan mugikortasun modu tradizionalen ordezko gisa.
CEA bazkide da proiektu horretan, Gasteizko Udalaren izenean, eta Europa osoko beste 18 bazkiderekin elkarlanean ari da. Hiri liderrak Kopenhage, Donostia, Cambridge eta Utrecht dira, eta Danimarka, Belgika, Erresuma Batua, Herbehereak, Norvegia, Portugal, Frantzia, Errumania, Kroazia, Bulgaria, Grezia, Txekia eta Poloniako ordezkariak daude taldean.
CEAren aurrekontua 140.681 €-koa da, eta Europar Batzordeak % 100ean finantzatzen ditu. Aurrekontu osoa 3.920.712 €-koa da.
Proiektuak hiru urtez iraungo du (2018-2021). Kargako bizikletek jasangarriak ez diren beste ibilgailu batzuk ordeztea bilatu nahi da, eta horretarako, hainbat europar hiritako adibideak, testuinguruak eta esperientziak aztertuko dira, eta horietatik, ezagutza beste hirietara transferituko da, gure kasuan Gasteizera. Bizikleta mota horien potentziala handia dela uste da: pakete banaketaren % 25a, merkataritza zerbitzuen % 50a eta erosketetarako eta aisialdiko bidaien % 75a arte ordezka dezaketela kalkulatu da.
Informazio gehiago
- Weba: http://cyclelogistics.eu/
- Facebook: Cyclelogistics
- Twitter: @CycleLogistics
- Instagram: @CycleLogistics
Dokumentuak
- Kargako bizikletak erabiltzeko 20 arrazoi
- Eraman seme-alabak familiako bizikletan
- Ziklologistikako zentroak planifikatzeko gida
- Kargako bizikleten aldeko hiria
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.