Gaur egun, digitalizazioa eta jasangarritasuna faktore erabakigarriak dira txikizkako merkataritza-jardueraren lehiakortasunaren garapenerako, pertsonen erosketa eta kontsumo-portaeretan zein negozio-ereduetan duten eragina kontuan izanda.
Egungo merkatuaren premiei erantzun hobeak emateko bi bide dira digitalizazioa eta jasangarritasuna, eta horrelaxe molda daitezke elkarrekin, baita bata bestearen bideratzaile bezala aurkeztu ere. Esaterako, digitalizazioak bezeroarekiko harremana erraz dezake, eta horrekin batera aurrezki handiak ere eragin ditzake, denda fisikoek izaten duten energia propioaren eskaria gutxituz.
Haatik, bateraezin gisa ere uler daitezke, digitalizazioa jasangarritasunaren etsaitzat hartzen bada. Horixe da online salmentaren ondoriozko azken miliako entregen kudeaketarekin sortzen den problematikaren kasua. Milioika joan-etorri horiek (entregak, huts egindako entregak, itzulketak) eredu jasangarri baten premia uzten dute agerian.
Txikizkako merkataritzaren profesionalei eta hainbat alorretatik (erakunde publikoak, unibertsitatea, enpresaburuen elkarteak, aholkularitza enpresak, prestakuntza espezializatuko zentroak, eta abar) sektorearen lehiakortasuna hobetzen dihardutenei zuzendutako jardunaldia da.
2019ko urriaren 31. Europa biltzar jauregia. Vitoria-Gasteiz.
Vitoria-Gasteizko Udala. Ekonomia Sustapen, Enplegu, Merkataritza eta Turismoaren Saila
Arabako Merkataritza eta Industria Ganbera(Beste leiho batean irekiko da) | Gasteiz On(Beste leiho batean irekiko da) | Aenkomer(Beste leiho batean irekiko da)
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.