Desgaitasunen bat daukat
Hemen duzu Gasteizek desgaitasunen bat duten pertsonen eskura jartzen dituen laguntza eta hobarien berri, izapideak egiteko, garraioaren eta aisialdiren alorrean... Laguntza eta hobariak baliatzeko desgaitasun mota eta maila egiaztatu beharko dituzu.
Horretarako,Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen Orientatzeko eta Ezintasunak Balioesteko Zentrora jo dezakezu.
Gizarte Segurantza arduratzen da Lan ezintasuna baloratzeaz.
Bideointerpretazioa
Gorra bazara edo entzumen-desgaitasuna baldin baduzu, Udalaren bideointerpretazio zerbitzua erabili dezakezu, zenbait zerbitzurekin komunikatzeko. Bideointerpretazioari buruzko informazio gehiago.
Garraioa
Izapideak:
- Ezintasun fisikoa edo psikikoa duten pertsonentzako BAT txartela eskatzea.
- Mugikortasun urriko desgaitasuna duten pertsonentzako ibilgailuak aparkatzeko txartela.
- Ibilgailu bat erosteagatiko kenkariak (Arabako Foru Aldundia).
- Garraio egokituaren zerbitzua eskatzea.
Ohiko galderak:
Mugikortasuna gutxitua duten pertsonentzako aparkalekuen mapa
Mugikortasun eta garraioari buruzko informazio gehiago
Hobariak zergetan
- Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga: famili unitateko kideren batek urritasunen bat baldin badu, kontsulta ezazu horren inguruan Hirukideren informazioa, bai eta Udalaren hobari eta salbuespenen gainekoa ere.
Ohiko galderak:
Hezkuntza behar berezidun haurra daukat
- Haur eskoletan izena ematea: Hezkuntza premia bereziak (elikadura, hezkuntza... ) dituzten haurrentzako eskaerak Hezkuntza Zerbitzuaren bulego nagusietan (Frai Zacarias Martinez kalea, 3) aurkeztea komeni da, familiek argibide eta orientabide gehiago izan dezaten.
- Opor programetan izena ematea: Jarduera bakoitzerako baldintzak kontsultatu ditzakezu.
Egokitu egin nahi dut etxebizitza
Tramiteak:
- Eraikuntza, Instalazio eta Obren gaineko Zergan (EIOZ) hobaria eskatzea, irisgarritasun-egoera hobetzeko.
- Etxebizitzetarako laguntzak (Eusko Jaurlaritza).
Ohiko galderak:
Jarduera fisikoan aritu nahi dut
Hobariak:
- Gizarte etxe eta kirol instalazioetarako abonamenduan hobaria eskatzea.
- Gamarra parkera sartzeko abonamenduan hobaria eskatzea.
- Udal kirol instalazioetara sartzeko aldi baterako pasea eskatzea.
Zentro egokituak:
Jarduera egokituak:
*Horiez gain, Gasteizko Udalak antolatutako beste edozein jardueratan parte hartu nahi duzularik, eta zeinu-hizkuntzako interpretaririk behar baduzu, Herritarrei laguntzeko bulegoetan edo 010 telefonoan eska dezakezu horretarako informazioa.
Elkarteak
- FEVAS: Adimen edo garapen ezintasuna dutenen aldeko elkarteen euskal federazioa.
- ELKARTEAN: Irabazi asmorik gabeko entitatea, Arabako Eginez, Gipuzkoako ELKARTU eta Bizkaiko FEKOORek osatua. Gaur egun 29 elkarte eta 15.000 bazkidetik gora biltzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoko 3 Lurralde Historikoetan.
Enplegua eta prestakuntza
Zenbait zetro espezializatuk aholkua ematen diete enplegu bilaketaren alorrean % 33eko edo gehiagoko urritasuna aitortuta duen pertsona orori.
- Lanbide: Zentro espezializatua EHLABE deitzen da (Euskal Herriko Lan Babestuaren Elkartea).
- Estatuaren Zerbitzu Publikoa (SEPE): Aipaturiko urritasun maila dutenak erregistratu daitezke bertan.
- Desgaitasuna duten pertsonentzako zentroak.
- Udalaren enplegu eskaintza.
Enplegu eta prestakuntzari buruzko informazio gehiago
Lagun egiteko zerbitzua, Udalean izapideak gauzatzen laguntzeko
Gasteizko Udalak antolatutako beste edozein jardueratan parte hartu nahi duzularik, eta zeinu-hizkuntzako interpretaririk behar baduzu, Herritarrei laguntzeko bulegoetan edo 010 telefonoan eska dezakezu horretarako informazioa.
Lotutako araudia
- Irisgarritasun Plana:
- Erabilera Nagusia Bizileku Kolektiboa duten Eraikinen Irisgarritasun-Egoera Hobetzearen Inguruko Udal Ordenantza.
- Udal araudiak.
Lotura interesgarriak
- Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundea: laguntzadun etxebizitzak, egoitza zentroak, eguneko zerbitzua eta atsedenerako zerbitzuei buruzko informazioa, besteak beste.
- Ezintasunari buruzko liburu zuria (Eusko Jaurlaritza) (gaztelaniaz).
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.