Familiak elkARTzen
Familiak elkARTzen programak arte garaikidera hurbilduko zaitu zenbait instalazio eta tailerren bitartez eta jolasa ardatz izanik.
3 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzenduta heldu batek lagunduta.
2024ko urritik azarora, larunbatetan, 12:00etatik 13:00etara.
Jarduera elebiduna. Leku mugatuak. Doakoa.
Inskripziorako oharrak
Tailer edo instalazio bakoitzeko bi saio programatu ditugu. Bi saioetarako izen-ematea lehenengo egunaren aurreko astelehenean irekiko da,10:00etan. Izena emateko unean, data bat aukeratu ahal izango da, edo datarik gabe izena eman. Datarik adierazten ez baduzu, antolakuntzatik taldeak osatuko ditugu eta esleitu zaizun egunaren berri emango dizugu posta elektronikoz.
Plaza guztiak betetzen badira, itxaron-zerrenda bat sortuko dugu eta, azkenean bertaratu ezin diren pertsonak egonez gero, abisatu egingo dugu; beraz, eskertuko genizueke aldez aurretik jakinaraztea.
Izen-ematea egiterakoan, bi plaza erreserbatu saio bakoitzeko (haurra + pertsona heldu laguntzailea) edo hiru plaza (2 haur + pertsona heldu laguntzailea). Ezin izango dira bi heldu laguntzaile izan.
Udazkeneko denboraldi honetan, programatutako zortzi saioetatik, haur bakoitzak gehienez bi saiotan parte hartu ahal izango du, ahalik eta familia gehienek esperientziaz goza dezaten.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.