Libre Izan Nonahi: indarkeria matxista prebenitzeko estrategia
Libre Izan Nonahi kanpaina 12 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, indarkeria matxista prebenitzeko. Zehazki, indarkeria matxistari eusten dioten balio eta sinesmenen sisteman modu dinamikoan eragitea du helburu.
Hainbat ekintzen bidez egiten da kanpaina: udako kanpaina bat igerilekuetan eta auzoetako jaietan, dispositibo bat Gasteizko jaietan, zenbait lantegi urtean zehar eta topaketa bat udazkenean.
Udako kanpaina 2024
Noiz:
- Judimendiko jaiak, ekainaren 23an, 22:00etatik 1:00era.
- Zabalganako jaiak, uztailaren 13an 22:00etatik 01:00etara.
- Santiago bezpera, uztailaren 24an, 20:00etatik 24:00etara.
- Sansomendiko jaiak, irailaren 14an, 22:00etatik 01:00etara.
- Zaramagako jaiak, irailaren 21ean, 21:00etatik 24:00etara.
Zer:
bikote hezitzaile bat hiriko hainbat auzotako jaietan egongo da, gazteek bizi dituzten egoerak eta beharrak identifikatzeko eta indarkeria matxistei aurre egiteko dauden baliabideei buruzko informazioa emateko.
Noiz: 2024ko uztailaren 2, 3, 4 eta 5ean. Eguraldi txarragatik bertan behera uzten bada, uztailaren 9, 10, 11 edo 12ra atzeratuko da.
- Gamarra: 15:00etatik 19:00etara.
- Mendizorrotza: 17:00etatik 19:45era.
- Estadio: 14:00etatik 16:45era.
Zer: postu mugikorrak jarriko dira, eta bertan hezitzaileak egongo dira, gune horietan indarkeria matxisten prebentzioa eta sentsibilizazioa lantzeko, gazteen egoerak eta beharrak identifikatuz. Halaber, gizonek indarkeria matxistaren aurkako borrokan duten zereginari buruzko hausnarketa sustatuko dute, eta indarkeria horri aurre egiteko baliabideei buruzko informazioa eskainiko dute.
Beharrezkoa izanez gero, taldeetako hezitzaileek orientazioa eskainiko diete beraiek edo gertuko pertsonek bizi duten indarkeria matxistako edozein egoera modu intimoagoan jorratu nahi dutenei.
Gasteizko Jaiak 2024
Abuztuaren 3tik 9ra, Gasteizko Jaiak direla eta, indarkeria matxistari aurre egiteko informazio-gune bat egon da, jarduteko moduari buruzko orientabideak eta materialak zabaldu dituena.
- Ordutegia: abuztuaren 4an, 17:00etatik 23:00etara; gainerako egunetan, 18:00etatik 22:00etara.
- Lekua: Posta eta Independentzia kaleen arteko bidegurutzea (Correos eta Foruen plaza artean).
Irisgarritasuna
Eta informazio-puntua irisgarria izan da, arreta intimoagoa eta seguruagoa eskaintzeko prestatua, beharrezkoa izanez gero. Eta profesional bat izan du, zeinu-hizkuntzaren bidez zein ahozko hizkuntzaren bidez komunikatu ahal izan dena.
Karga-puntuak
Mugikorretarako karga-puntu bat jarri da telefonoan bateria eduki behar dutenentzat. Adibidez, etxera itzultzeko edo pertsona ezagunei, udaltzainei edo osasun-zerbitzuei deitzeko.
- Udalaren Gizarte Larrialdietarako Zerbitzua (SMUS) 945 16 12 10. San Antonio kalea, 10.
- Udaltzaingoa 092 edo 945 15 80 00 (doakoa) - Agirrelanda kalea, 8.
- IKUSGUNE Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako Behatokia: 633 309 653
Gogoratu indarkeria matxista ez dela soilik eraso fisikoa edo sexuala, baimenik gabeko zirriak eta musuak, komentario eta begirada iraingarriak, sexu-harremanak edukitzeko xantaia egitea, keinu edo irain LGTBIfobikoak... ere badira indarkeria matxista.
Ez onartu eta ez izan portaera matxisten konplize. Horiek etetea exijitu, eta beharrezkoa balitz, erasotzailea espaziotik kanporatu.
Vitoria-Gasteizko Udalak indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloa du. Horren bidez, salaketa publikoa egiten du eta herritarrei kontu ematen die, bere arreta-zerbitzuei eta jardunbideei buruz. Jai-giroan erasoak areagotu egiten direnez, Udalak prozedura berezi bat aurreikusi du Andre Maria Zuriaren jaietarako.
Materialak, aisialdi eta jai giroan eraso matxistei aurre egiteko
- Jaiak 2023
- Eraso matxisten aurreko liburuxka
- Ostalaritzako jarraibideak eraso matxisten aurrean
- Informazio-txartela
- Ostalaritza eta komertzioetan jartzeko pegatina
- Ostalaritza eta komertzioetan jartzeko biniloa
- Emakumeei zuzenduta landu duten drogen erabilera eta kontsumo arduratsuari buruzko gida
Estrategia eta Plana
Libre Izan Nonahi kanpaina estrategia zabalago baten parte da. Halaber, bere ekintza guztiak lerrokatuta daude Genero Berdintasunerako Udal Planarekin, eta helburua da indarkeria matxistari eusten dioten balioen eta sinesmenen sisteman eragitea.
Antolatzailea
Gasteizko Udalaren Berdintasun Zerbitzua: 945 16 13 45.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.