Ingurugiro Gaietarako Ikastegia - Proiektuak
CEAk bere lan esparruko hainbat proiektutan parte hartzen du parte.
Indarrean ditugun proiektuak
Proiektu lokalak
> Eskola-patioak naturalizatzea
Eskola-patioak sistema berdearen elementu gisa naturalizatzeko proiektua.
> Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Plana
CEAk koordinazio lanak betetzen ditu Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planari dagozkien ekintzak udal mailan integratzeko.
> Azpiegitura Berdea
Hiri azpiegitura berdearen proiektua abian jartzean, Gasteizko Udalak natura hirian barneratu nahi du, eta horrek eskaintzen dizkigun ingurumen, ekologia eta gizarte onurez baliatu. CEAk eta Udalaren Ingurumen eta Espazio Publikoaren Sailak hartzen dute parte proiektuan.
> Nekazaritzako Elikagaien Estrategia
Estrategia honen helburua modu jasangarrian egiten den kalitatezko elikagaien tokiko produkzioaren eta elikagai horiek hirian kontsumitzearen artean konexioa lortzea da.
> Hiri baratze ekologikoak
Proiektu hau hiri baratzezaintza hirian eta hiri ingurunean (Eraztun Berdea) landu dadin sustatzen ari da, hiriko azpiegitura berdea osatu, elikagaien tokiko ekoizpena eta kontsumoa sustatu eta elikadura osasungarria zein aisialdi aktiboa bultzatzeko xedez.
> Herritarren Zientzia
CEAk eta Gasteizko Udaleko Ingurumenaren eta Espazio Publikoaren Saileko Eraztun Berdearen eta Biodibertsitatearen Atalak kudeatzen dute Herritarren Zientziako proiektua. Herritarren artean biodibertsitatearen alorreko hezkuntza sustatzeko asmoz sortu da proiektua.
> Ikerketa
Vitoria-Gasteizko Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak (CEA) hiria eta inguruko lurraldea laborategi esperimental bat bihurtu nahi ditu, garapen iraunkorrarekin eta bizi kalitatearen hobekuntzarekin harremanetan dauden “eredugarri” diren estrategiak ikertuz eta sustatuz. Ikerkuntza, formakuntza, enplegu eta hiritarrentzako ezagutzaren transferentzia programa anitzen sustapenaren bitartez lortu nahi da.
> Eskolako Agenda 21
Eskolako Agenda 21aren helburua hezkuntzaren mundua Tokiko Agenda 21ean inplikatzea da.
> Eremu hondatuak berreskuratzea
Gasteizko Udalerrian eremu hondatuen edo kutsatuen berreskuraztea bermatzeko hainbat proiektu, ikerketa eta egitasmo piloto jarri dira martxan, teknika anitzak erabiliz.
Nazioarteko proiektuak
> CROPS4LIFE (2023-2028)
CROPS4LIFE proiektuak Vitoria-Gasteizko nekazaritzako elikagaien sistemaren ingurumen-aztarna murriztea du helburu, klima-aldaketaren aurkako borroka globalaren esparruan. Helburu operatiboa elikagai freskoen tokiko ekoizpena handitzea da, nekazaritza berriztagarrian oinarritutako kudeaketaren pean, eta elikagai hori tokian tokiko kontsumoa bermatzeko, horrela sektorearen karbono-aztarna murriztuz eta agro-ekosistemekin lotutako lurzoruaren eta bioaniztasunaren osasuna hobetuz.
> BIOTraCes (2022-2026)
BIOTraCes proiektuaren helburua Europa osoan biodibertsitatea bultzatzea da. Ikertzaileek bederatzi azterketa kasu garatuko dituzte Europa osoan, naturarekin, gizartearekin eta tokiko politikarekin lotutako gaiei heltzeko. Emaitzak Aldaketa Eraldatzailearen Teoria bateanlaburbilduko dira, gizartearen eta naturaren arteko elkarreragina sakon ulertzeko.
> Holisoils (2021-2025)
HoliSoils proiektuaren xedea da -lurzoruak monitorizatzeko sare bat sortzea, klima aldaketa arintzen lagunduko duen baso-kudeaketa holistikoa probatzeko, basoak aldaketa horretara egokitzeko, eta komunitateari zerbitzuak eta ongizatea emango zaizkiela bermatzeko.
> Urban Klima 2050 (2019-2025)
Urban Klima 2050 europar proiektuaren xedea da hiri inguruetan Klima Aldaketaren Euskal Estrategia garatzea. CEAk bi ekintza lerro nagusitan ari da lanean: Naturan oinarritutako konponbideak (NOK) eta horiek hirietan dituzten onurak, eta hiri inguruko azpiegitura berdea lurraldearen erresilientzia hobetzeko.
Beste proiektu batzuk
Aktibo dauden proiektuez gain, dagoeneko amaitu direnak edo beste udal sail batzuetara igaro direnak kontsulta daitezke.
> Proiektu bukatuak eta beste udal sail batzuetara igaro direnak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.