Mejorando VG Hobetuz - Txakurrentzako gune bat sortzea Zabalganean

Proposamen hau parte hartzerako Aktiba(tu) haur forotik atera zen. Haurrek beraiek 2016rako Mejorando Vitoria Gasteiz Hobetuz programan aurkeztu zuten, eta boto gehien jaso dituenetariko bat izan da.

Zakurrak libre egotea du helburu proposamen honek pdf. Era berean, zakurren jabeak elkartzeko gunea ere bada. Hementxe dago!

parque perros

parque perros 2

parque perros 3

Lanaren xehetasunak

Dosierra: 2017/CONOOR0042

Proiektuaren aurrekontua: 31.425,88 €

Gauzatzeko epea: 2017/9/13 y 2017/13/11 (2 hilabete)

Kontratista: VIVEROS ESKALMENDI, S.L.

Kontrola eta egiaztapena: Espazio Publikoaren eta Natur Ingurunearen Zerbitzua

Deskribapena

Lursaila dago naturalizatzea erabaki den lursail-multzo batean, azpiegitura berdearen sistemaren baitan. Hiri-baso bat eraikiko da bertan, eta haren barruan soilgune handi bat, txakurrak askatasun osoz jolasean ibili daitezen. 18 metroko diametrodun plaza biribila izango da, eta hiru sarbide izango ditu: iparretik, mendebaldetik eta ekialdetik. Erdialdean txakurrentzako aisialdi-gune bat paratuko da, tunel, zaldaina eta jauzi egiteko hesi banarekin hornitua, eta horiekin batera hiru almez (Celtis australis) landatuko dira, gerizpea emateko.

Plaza biribila muga-elementua hesi biribil bat izango da, osatua masusta-arbolekin (Morus alba eta Morus alba "Fruitles"), eta arbola horiek lotzeko, masusta-zuhaixkaz (Rubus ulmifolius) osaturiko hesi jarraitua, metro bateko zabalerakoa. Horrez gain, hiru gune zuhaitz eta zuhaixka autoktonoekin (Quercus faginea) birlandatuko dira, eta alboetako espaloietatik bereziko dira espezie bakarreko zuhaixkez -erkametzaren seriekoak- osatutako hesiaren bitartez, elkarren artean bosna metroko tartearekin landatuko direnak gutxi gorabehera. Horrek guztiak mugatuko du aisialdi-gunea.

Erdi-plaza hori hiri-altzariekin hornituko da: iturri bat, hiru argi-puntu, hiru banku eta gorotzak biltzeko paperontzi bat. Lanek ez dute lur-mugimendurik eskatzen, baina beharrezkoa izango da obra zibila, ur eta argi-hornidurarako paratzeko eta iturriko ura kanalizatzeko.

Gauzatzeko irudiak

6

7

8

9

Hasierako irudiak

Ekialdea

Iparraldea

Kokapena

Hegoalde

Ekialde

Iparralde

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.