Gasteiz hiri aproposa da bizikletaz mugitzeko. Laua da, distantziak laburrak dira eta eguraldiak ahalbidetzen du. Aisialdiagatik, lanera edo ikastetxera joateko edo beste edozein arrazoirengatik erabiltzen baduzu, jarraian aurkituko dituzu kontuan hartu beharreko gakoak bizikletaz egin beharreko joan-etorriez gozatzeko.
Gasteizko bidegorrien sareak 180 kilometro inguru ditu, eta horrek bizikleta erabiltzeko hobekien prestatutako hirietako bat bihurtzen du. Izan ere, Gasteizko biztanle bakoitzak etxetik 250 metro baino gutxiagora du sarerako sarbidea.
Informazio gehiago: Bidegorrien mapa
Ezagutu bizikleten zirkulazioa erregulatzen duten arauak, bai eta kontutan hartu beharreko jardunbide egokiak eta txarrak ere, bai bizikletan zoazenean, bai zirkulazioan elkarbizitzan eragina izan dezakeen beste ibilgailu bat gidatzen duzunean.
Informazio gehiago: Araudia eta jardunbide onak
Hemen aurkituko dituzu txirrindularien eta gainontzeko garraiobideen arteko elkarbizitzarako aholkuak. Era berean, bizikleta bidezko joan-etorrien segurtasunarekin lotutako oinarrizko alderdi batzuk azpimarratzen dira.
Informazio gehiago: Bizikletaz iblitzeko aholkuak
Urtero, ikastetxeekin hitzartutako ikastaroak eskaintzen dira, ikasleek hirian segurtasunez eta autonomiaz bizikletaz ibiltzeko behar dituzten trebetasunak izan ditzaten, zirkulazioko oinarrizko arauak betez.
Informazio gehiago: Bizikletaz segurtasunez ibiltzeko kurtsoak
MugiBIKE bizikleta elektriko publikoak alokatzeko Gasteizko zerbitzua da. Egunean 24 orduz funtzionatzen du, urteko 365 egunetan, eta alternatiba eroso, jasangarri eta emisiorik gabekoa eskaintzen du eguneroko joan-etorrietarako.
Informazio gehiago: Bizikleta partekatua
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.