Bizikleta aparkatzea

Mugikortasun aktiboaren aldeko apustua egiten duen eta bizikletaren erabilera sustatzen duen hiri batentzat lehentasunezko gai bat garraiobide horren erabiltzaileek bizikletak behar bezala eta segurtasunez aparkatu ahal izateko baliabideak ematea da. Horretarako lekuak edukitzeak, gainera, bizikidetza hobetzen du, leku desegokietan giltzarrapodun bizikletak topatzea saihestuz, horiek bidea oztopatzera ere irits baitaitezke.

VGbiziz aparkaleku seguruen sarea

VGBiziz aparkaleku seguruen sareak hainbat aparkaleku eta 1.000 plaza inguru ditu guztira. Aparkaleku hauek zenbait aitortza jaso dute, Bizikletaren aldeko Hirien Sareak ematen duen Bikefriendly saria, esaterako.

Informazio gehiago: VGbiziz aparkamentu seguruak

Aparkalekuen mapa

VGBiziz zerbitzuaz gain, Gasteizen erabilera orokorreko 15.000 bizikleta-aparkaleku inguru daude kalean, hiri osoan banatuta. Mapa honek aparkalekuen eskaintza osoaren kokapen zehatza eta tamaina ezagutzeko aukera ematen du.

Informazio gehiago: Bizikletentzako aparkalekuen mapa

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.