Vitoria-Gasteizko txirrindularien portaeraren 2019ko txostena argitaratu dugu

2020ko irailaren 15ean

Ikerlanaren arabera, espaloietatik dabilen txirrindularien kopuruak gora egin du analizatutako kaleetan.

Txirrindulariak bidegorrian

2012. urtean, Gasteizko txirrindulariek dituzten portaerak ezagutzeko ikerketak egiten hasi zen Ingurugiro Gaietarako Ikastegia. 2019an lan hori Gasteizko Bizikleteroak elkarteak burutu zuen, IGIrekin duen lankidetza hitzarmenaren baitan.

Analisia hiriko bederatzi kaletan egiten da, bi urtetik behin: Done Jakue, Gorbeia, San Antonio, Florida, Frantzia, Errege-erregina Katolikoak, Senda, Gasteiz hiribidea eta Alava Jenerala.

2019ko lanak bi ondorio nagusi utzi ditu: aztertutako kaleetan bizikleten joan-etorriak jaitsi egin direla eta zirkulazio arauen errespetua txikiagoa dela.

Txirrindularien mugimendu gutxiago atzeman dira Gorbeia (% 30) eta Frantzia (% 27) kaleetan. Beste kale batzuetan, esaterako Gasteiz hiribidean eta San Antonio kalean, igo egin dira kopuruak.

Arauak betetzeari dagokionez, espaloien erabilera % 24 igo da, eta argien erabilera jaitsi egin da, 2019an % 43k soilik erabiltzen baitzituen argiak (2017an % 50a zen).

Txosten osoa honako helbidean kontsulta daiteke:

Txirrindularien 2019ko portaeraren txosten osoa

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: