Kirol-jardueretan laguntzeko udal programa

Desgaitasun-egoeran daunden pertsonak laguntzeko programa pertsonala, Vitoria-Gasteizko Udalaren lan-ildoan, sarbide unibertsala lantzeko.

Programaren helburua da desgaitasunik duten 6 eta 13 urte bitarteko haurrek udalaren kirol-jardueretan parte har dezatela bultzatzea. Horretarako begirale laguntzaileak jarrita.

Programa honek desgaitasun-egoeran dauden pertsonen elkarteekin lankidetzan egiten den kirol egokituko programazio espezifikoa osatzen du.

Nola eskatu?

  • Jardueran izena eman.
  • Eskabidea bete (pdf). Bertan inskribatutako pertsonaren datu pertsonalak eta xede-ikastaroa edo jarduera ageri behar dira.
  • Desgaitasuna edo behar berezia egiaztatzen duen ziurtagiriaren fotokopia erantsi.
  • Dokumentazioa (eskabidea eta ziurtagiria) Herritarrei Laguntzeko bulegoan (HLB) edo Erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu.

Eskaera baloratzea

Kirol Zerbitzuko teknikariek laguntza ezartzeko beharra eta egokitasuna baloratuko dituzte eta laguntza-zerbitzua onartu izana jakinaraziko diote interesdunari.

Eskabideak ezarritako baldintzaren bat betetzen ez badu, teknikariek eskatzaileari jakinaraziko diote eskaerari uko egin izana, arrazoiak emanez.

Helburua da haurrak, begirale laguntzaile horien laguntzarekin, jarduera ERA INKLUSIBOAN garatu ahal izatea. Baldintza hori bete ezin duten eskabideak ez dira onartuko, kontua ez baita arreta partikularreko zerbitzu indibidualizatu bat eskaintzea.

Oharrak

Antolaketa-arrazoiak direla eta, ahalik eta eskaera gehiago erantzuna eman ahal izateko, udal teknikariek zerbitzuaren egokitasuna baloratuko dute, baita hura egokitzeko beharra ere. Besteak beste, haurra taldez edo gizarte etxez aldatzeko aukera baloratuko dute.

Zerbitzu hau eskaeren iritsiera-ordenaren arabera emango da, betiere urteko aurrekontua mugatua dela kontuan hartuta. Hau da, kreditu erabilgarria kontsumitu ondoren, ez zaio eskaera gehiagori erantzunik emango.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.