Santa Agata bezpera eguneko errondetan parte hartu nahi duten abesbatzentzako izen-ematea ireki da
2023ko urtarrilaren 23an argitaratua
Santa Agata bezpera eguneko (otsailak 4) ohiko erronda egin eta bere parte-hartzearen oroigarri gisa oparia jaso nahi duten abesbatzei izena-emateko epea ireki da.
Izen-ematea otsailaren 2ko arratsaldeko 15:00ak baino lehen egin behar da, honako bide hauetako bat jarraituz:
- Online bidez, honako hau betez: Izen-emate formularioa
- Autotramitazio bulegoetan.
- Aurrez-aurre, aldez aurretik hitzordua eskatuz, Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan.
- Telefono bidez, 010 zenbakian (945 16 11 00).
Izena ematen duten abesbatzek otsailaren 4an, larunbatean, oparia jasotzera pasa daitezke arratsaldeko 16:00etatik aurrera izena emateko momentuan adierazitako gizarte-etxetik.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.