Gazteentzako sorgunea: Labe - Gazte Laborategia
Adi! Sorgune berria daukagu Gasteizen! Kulturaz gozatzeko, sortzeko, parte hartzeko eta elkartzeko. Labe Gazte Laborategia.
%25 kultura, %25 sormena, %25 topagunea, %25 elkarlana, %100 Gazte !
Zer da Labe - Gazte Laborategia?
Laborategi eta labe hitzak elkartzen dituen kontzeptua da.
Laborategietan lan taldeetan lan egiten da, partekatzen, ikerketak egiten, frogak, akatsak, esperimentuak, arrakastak, asmaketak, etab egiten dira, gazte sorgune honetan egingo diren bezala.
Eta labe hitza? Etxeko goxotasuna, beroa eta jakiak sukaldatzen diren tokia. Janaria sukaldatzen den moduan, proiektuak, harremanak eta ideiak ere berotzen hasi eta pixkanaka hazten joango dira.
Hazteko, ezagutzeko, frogak egiteko, ikusteko, sentitzeko, elkarlana bultzatzeko, eta partekatzeko, nola ez.
Norentzat?
12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat.
Non dago?
San Bizente Paulekoaren kaleko 21. zenbakian hiriko alde zaharrean.
Ordutegia
- Ostegunak: 19:00etatik -21:00etara
- Ostiralak: 19:00etatik- 21:00etara
- Larunbatak: 11:00etatik – 13:00etara
Erakusketak
Emakume Ugari: martxoaren 9tik apirilaren 8ra arte.
Hiru Marran: apirilaren 13tik maiatzaren 13ra arte.
Beste ekintza batzuk
Kultur-Truk: hasta el 30 de abril
Hormako esku-hartze artistikoa: Egosketa mentala Alex Mosqueraren (Dibu) eskutik
Aurreko jarduerak
In my mind: Adriana Fariñas: ostailaren 2tik martxoaren 4ra arte.
Deialdiak (epea amaituta)
Emakume ugari: epea zabalik otsailaren 5era arte.
Hiru-marran: epea zabalik otsailaren 5era arte.
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.