Principal antzokiaren historia

Granieri Marchetti konpainia. Antzokiaren inaugurazioa

Principal antzokia 1918ko abenduaren 18an inauguratu zen, orduan "Teatro Nuevo" izena zuelarik. Garnieri-Marchetti opera eta opereta konpainiak “La corte de Napoleón” lana eskaini zuen.

Antzokia eta arte eszenikoak hiriaren eta gizartearen eboluzioarekin bat joan dira ehun urte hauetan. Arte eszenikoen eta horiek babestu dituen antzokiaren ikuspegitik gure iraganaz hausnartzeak hirian arte horiek biziberritzen eta sustatzen balio dezake eta, hartara, herritarren bizi-kalitatea hobetzen lagundu.

Ehunka gasteiztarren ekarpenei esker ireki ahal izan zen antzokia, 100 pezetako akzioen bitartez eraikiarazi baitzuten.

Principal antzokia Cesáreo Iradierrek diseinatu zuen, Madrileko Teatro de la Zarzuela eredutzat hartuta, Espainiako beste antzoki italiar batzuetan bezala. Inauguratu zutenean, 1918an, "Nuevo Teatro de Vitoria" izena jarri zioten, eta "Garnieri-Marchetti" konpainiak "La Corte de Napoleón" lana eskaini zuen.

Orain duen izena 1951eko abenduan hartu zuen, jatorrizko proiektuan aurreko antzokia gogoratzearren aurreikusita zegoenari jarraituz; izan ere, garai batean ospitalea zegoen orubean eraiki zen eta 1822tik 1914ra arte bertan egon zen antzokiak izen bera zuen.

https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72157649244764485(Beste leiho batean irekiko da)

Birmoldaketa

Zenbait hamarkadatan zine-areto gisa erabili ondoren, erakunde publikoek erosi zuten hiriak eskura zuen antzoki bakarra ikusleentzako baldintza duinetan berreskura zezan.

1992an, Vitoria-Gasteizko Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak sustatutako zaharberritze osoaren ondoren, antzokiak hiriko bizitza kulturala mamitzeko gune bihurtu zen, oso harrera ona eta ospe handia lortu duten gertakariak hartzen baititu, Nazioarteko Antzerki Jaialdi eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertuak, besteak beste.


Harrezkeroztik, Principal Antzokian arte eszenikoekin erlazionatutako mota guztietako 160 ikuskizun inguru gertatzen dira urtero.

Finantzaketari eta inaugurazioari buruzko datuen iturria: “Los teatros y cines de Vitoria, arquitectura para el espectáculo”. Egilea: Juan Carlos Centeno Alba

Mendeurrenaren bideoa (1918-2018)

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.