2024rako Ordenantza Fiskalen eta Prezio Publikoen Proiektua

Gasteizko Udalaren 2024ko ekitaldirako Ordenantza Fiskalen eta Prezio Publikoen Proiektuak, Tokiko Gobernu Batzarrak 2023ko irailaren 19an onetsiak.

Dokumentazioa

Entzunaldi publikoa eta ekarpenak

Egokitzat jotzen dituen ekarpenak egin ahal izango ditu edozein pertsona edo entitatek urriaren 5era arte, idazki bat aurkeztuz herritarrei laguntzeko bulegoetakoren batean edo hacienda@vitoria-gasteiz.org helbide elektronikora bidaliz.

Horien edukiaren inguruko informazioa eman zen, jendaurrean, irailaren 20an, Europa Biltzar Jauregian.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.