Bizikletak konpontzeko eta mantentzeko bi puntu berri ezarri dira egokitutako garai bateko telefono-kabinetan
2023ko irailaren 20an argitaratua
Hiriak nahi dutenei irekita dauden eta doakoak diren bizikletak konpontzeko eta mantentzeko bi puntu berri izango ditu.
Oraingoan, kendu egin behar zituzten garai bateko bi telefono-kabina berreskuratu dituzte, eta toki hauetan jarri: Fermin Lasuen kaleko 1. zenbakian (Zaramaga) eta Forondako Atea eta Frantzisko Xabier Landaburu kaleen arteko elkargunean (Lakua-Arriaga).
Puntu horietan, konponketa txikiak egiteko erremintak eta bizikletetako gurpiletarako puzgailuak daude, baina helburu bererako beste gauza batzuetan ere erabil daitezke: patinete elektrikoetarako, haur-kotxeetarako eta gurpildun aulkietarako.
Bi puntu berri hauek batu dira hiriak aurretik bazituen bizikletak konpontzeko bi puntuetara: Salburuko gizarte-etxearen kanpoaldean eta Memoriaren plazako bizikletetarako aparkaleku seguruan.
Informazio gehiago: Bizi bizikleta - Bizikleten mantentze-lanak
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.