Hiri adimendun eta klimatikoki neutroen Europako Misiorako hautatuetako bat da Gasteiz

Hiri adimendun eta klimatikoki neutroen Europako Misiorako hautatutako 100 hirietako bat da Gasteiz (Eu Mission: Climate-Neutral and Smart Cities(Beste leiho batean irekiko da)).

Misioaren bidez, Gasteiz eta hautatutako gainerako hiriak lagunduko ditu Europak, baliabide ekonomikoen eta laguntza teknikoaren bidez, klimatikoki neutroak diren hiri bihur daitezen.

Misioa

Hiri Adimendunen eta Klimatikoki Neutroen Misioak aukeratutako ehun hiriak esperimentazio- eta berrikuntza-zentro erreferente bihurtu nahi ditu Europak. Modu horretan, hiri horien ereduari jarraituz, Europako hiri guztiak karbono-neutroak izatea lortu nahi du 2050erako.

Bidezko trantsizio energetikoa lortzeko tresna izango da, pertsonen osasuna eta ongizatea hobetuko duena eta onura gehigarri ugari ekarriko dituena, hala nola airearen kalitatea hobetzea, enplegua sortzea edo bizimodu osasungarriagoak izatea. Horrek guztiak trantsizio teknologikoa, digitala eta ekologikoa lortzen lagunduko du, eta Garapen Jasangarriaren Helburuak (GIH) betetzen lagunduko du.

Hori lortzeko, Misioak tokiko, eskualdeko eta nazioko administrazioak inplikatuko ditu, baita enpresak, inbertitzaileak eta herritarrak ez ezik beste eragile batzuk ere.

Hiriari laguntza eta finantzaketa ematea

Vitoria-Gasteizek, hautatutako hirietako bat den aldetik, Hiriaren Klima Kontratua sinatu eta garatu beharko du, bere errealitatera egokituta eta inplikatutako eragile guztiekin batera. Gainera, kontratu klimatiko horrek inbertsio-plan bat izango du.

Laguntza tekniko eta arauemailea emateaz gain, Misioak hiriei finantza-baliabideak eskainiko dizkie helburuak lortzeko, Horizonte Europa esparru-programaren bidez (360 milioi euro inguru inbertituko ditu mugikortasunarekin, energiarekin eta hiri-plangintzarekin lotutako ikerketa- eta berrikuntza-ekintzetan 2021-2023 aldian), Europako Egitura eta Inbertsio Funtsen, Bidezko Trantsiziorako Funtsaren eta beste finantza-tresna batzuen bidez.

Gasteizko proiektuak

Hogeita hamar erakunde, enpresa eta hiriko hainbat sektoretako ordezkarik baino gehiagok babestu dute hautagaitza. Gasteizek hautagaitzarako aurkeztutako proiektuen artean, honako hauek nabarmentzen dira:

• Mugikortasun iraunkorreko estrategiak.

• Hiri-plangintza berriaren bidez defendatutako hiri-eredua.

• Trantsizio Energetiko Integraturako Ekintza Plana.

• Zirkulartasun Estrategia.

• Hiria berroneratzeko eta bizitegiak birgaitzeko politikak.

• Garapen Iraunkorreko Helburuekiko konpromisoa.

• Hiri-azpiegitura berdea bezalako proiektuak, eta beste batzuk.

Eskuragarri dago, halaber, Garapen Jasangarriaren Helburuei eta Gasteizko 2030 Agendari buruzko informazioa.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.