FotoArte 2022 lehiaketan saritutako argazkiak
FotoArteko XVII. edizioko lehen saria eskuratu du "El epílogo de Moby Dick" Eduardo Rivas Muñozen argazkiak.
Saritutako argazkiak
Gainerako sariak honela banatzen dira:
- 1. saria (1000 €): "El epílogo de Moby Dick". Eduardo Rivas Muñoz.
- 2. saria (700 €): “Viaje a Ítaca". Vicente Sellés Llorca.
- “Bertako Artista" saria(400 €): “Enciclopedia”. Jesús Santos.
- 1. Akzesita (150 €): “...Y a volar”. Saúl Vara Martínez.
- 2. Akzesita (150 €): “Dicen, la mar es triste – Marià Manent". Raquel Echevarria López de Foronda.
Hautatutako argazkiak
Maiatzaren 31tik aurrera hiriko gizarte-etxeetan ikusgai egongo den erakusketa ibiltari bat egingo da. Horretarako, lan guztien artean, 32 argazki aukeratu ditu epaimahiak:
https://www.flickr.com/photos/38143943@N08/albums/72177720298657634Parte-hartzea
Maialen Lacallek, Maider Jiménezek eta Rocío Lópezek osatutako epaimahaiak irabazleak aukeratu ditu 305 egilek aurkeztutako 550 lanen artean.
Parte-hartzaileen % 42 emakumeak izan dira, % 29 gazteak eta % 21 gasteiztarrak.
Hiru atal horietan (emakumeen parte-hartzea, gazteen parte-hartzea eta tokiko parte-hartzea) gorakada nabarmena ikusi da aurreko edizioaren aldean.
Oro har, obren % 49 Euskaditik datoz, eta gainerako % 51 Estatuko txoko guztietatik.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.