FotoArte 2022 jarduerak: tailerrak, hitzaldiak eta erakusketa ibiltaria
FotoArte lehiaketa, bere XVII. edizioan, azken fasean dago, eta horretarako hainbat jarduera eta erakusketa ibiltari bat programatu dira. Jarduerak Pilarreko gizarte etxean izango dira. Doakoak eta sarrera librekoak dira, baina tailerretan aldez aurretik izena eman behar da.
Jarduerak
- Maiatzak 26: Tailerra: "Argazki-bordatua, Andrea Boxekin.
- Maiatzak 31:
- 18:00: BookJockey saioa, Camilo Amaya eta Maite Romerorekin.
- 19:00: Sari banaketaren ekitaldia, Josune Velez de Mendizabalek aurkeztua.
- Ekainak 3: Hitzaldia "Mirar es escuchar", Laura C. Velarekin.
- Ekainak 4: Edizio tailerra, Laura C. Velarekin.
Erakusketa ibiltaria Gizarte Etxeetan
Maiatzaren 31n erakusketa ibiltaria hasiko da eta hiriko gizarte etxeetan zehar egongo da ikusgai irailera arte. Erakusketak FotoArte 2022 lehiaketan aukeratutako eta argazki irabazleak erakusten ditu, baita 2020ko edizioko irabazleak ere, pandemiagatik ikusgai jarri ezin izan zirenak.
Erakusketaren egutegia
- Pilar: maiatzak 31- ekainak 16
- Judimendi: ekainak 17-26
- Iparralde: ekainak 27 - uztailak 4
- Zabalgana: uztailak 5-11
- Hegoalde: uztailak 12-21
- Lakua: uztailak 22-28
- Ibaiondo:uztailak 29 - abuztuak 31
- Salburua: irailak 1-11
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.