#Escape room: Wanted!

14 eta 20 urte bitartekoa zara? Escape roomak gustatzen zaizkizu? Hau ez da ohiko gela bat; izan ere, aretoa hiria izango da, eta zure laguntza ezinbestekoa desagertutako neska bat aurkitzeko...

Izena emateko 2, 3 edo 4 laguneko taldea osatu beharko duzu.Erantzun zuzena asmatzera eramango zaituzten enigmak ebatzi eta parte hartuko duzu zozketa batean, honakoak irabazteko aukera izango duzu:bizikleta bat, Alaves, Baskonia, Gaztedi eta Araski kirol-taldeetakoko kamisetak, liburuak eskuratzeko txartelak eta sorpresa gehiago.

Izena eman ahal duzu

2022ko maiatzaren 19ra arte Ez galdu aukera!

Nork har dezake parte?

Gasteizen bizi, ikasi edo lan egiten duten 14 eta 20 urte bitarteko gazteak; 2, 3 edo 4 laguneko taldeak osatuta.

Adingabea bazara, Gurasoen baimena Imagen archivo pdf bidali behar duzu gazteria@vitoria-gasteiz.org helbidera:

Nola eman izena?

Izena emateko epea 2022ko maiatzaren 19an amaituko da, 23:59an.

Izen-ematea on line

Zertan datza Escape Rooma?

Neska gazte bat desagertu da Gasteizen. Azken orduetan, boluntario talde batzuk kalez kale dabiltza kasu bitxi honi argia eman diezaioketen zantzuen bila; izan ere, OMIJen ikusi zuten azkenekoz... 6 enigma ebatzi beharko dituzu hiriko hainbat tokitan, gaztea aurkitu, eta... arrakastaz ebazten badituzu igarkizunak, zozketa batean parte hartu eta bizikleta bat edo beste sorpresa batzuk lortu ahalko dituzu (erantzuna taldeak eman behar du, eta zuzena bada, taldekide guztiok sartuko dira zozketan banaka).

Nola har daiteke parte?

Escape rooma egingo da maiatzaren 20ko arratsaldean —ostirala— eta 21eko goizean eta arratsaldean —larunbata—. Horretarako, aldez aurretik izena eman behar da, eguna eta ordua aukeratuz. Escape room-ari ekiteko topagunea Gazte Informazioko Bulegoa (OMIJ) izango da —Espainia plaza, 1. behea—.

Zozketaren emaitza astelehenean, hilaren 23an, 15:00etan argitaratuko da gure web-orrian, baita Gazteria Zerbitzuko sare sozialetan ere. Ondoren, sariak noiz eta non emango diren jakinaraziko zaie irabazleei.

Eta zozketa?

6 sari egongo dira:

• 400 euroko balioa duen bizikleta bat.

• Hiriko kirol-talde hauen lau ekipazio: Alaves, Araski, Baskonia eta Gaztedi.

• Liburu-denda baterako bonoa.

Zalantzarik baduzu, deitu 945 16 16 16 (extensión 6516) o a través del correo electrónico gazteria@vitoria-gasteiz.org

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.