Gasteizko Napoleonen ibilbidea - Turismoa Gasteizen

Batalla de Vitoria

Historia gogorarazi eta Gasteiz napoleondarreko eszenatokiak eta pertsonaiak ezagutzeko gonbit egiten dizugu. 7.000 biztanle eskaseko hiri txiki honek Erdi Aroko hiri zaharra neoklasikorako jauzia egitera bultzatu zuen elite ilustratu bat zuen buru. Independentziako Gerrak zabalkunde fisiko eta kultural hori eten eta Europa osoan zehar eman zuen ezagutzera, inguruetan gudatu zen bataila garrantzitsuari esker.

Ibilbidea

2015eko martxoan, Napoleonen ibilbideak Europako Kultura Ibilbide izendatu zituen Europako Kontseiluak. Izendapen prestigiotsu horrek Europaren ideia identifikatzen laguntzen duten ibilbide historikoak saritzen ditu, eta tartean, Donejakue Bidea, Ibilbide Flamigeroa edo Carlos V.aren Ibilbidea.

Napoleonen ibilbidearen liburuxka pdf

Google Maps-en ikusi(Beste leiho batean irekiko da)

Beste leku interesgarri bat Jundizko muinoa da; haren inguruan gertatu zen Gasteizko bataila, 1813ko ekainean.

Gasteizko Guduaren ibilbidea bizikletaz

Gida honek guduaren funtsezko hiru eszenatoki zeharkatzen dituen bizikletazko ibilbide bat proposatzen du: tropen kokapena, aliatuen aurrerapena eta frantziarren erretiratze kaotikoa. Historia eta natura uztartzen dituen ibilbidea, bi gurpilen gainean XIX. mendeko pasarte erabakigarrienetako bat berriz bizi ahal izateko.

Informazio gehiago

Zure iritziak axola digu

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu. Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.

Gai mota *
Aldartea *
Hautatu gaiaren hizkuntza.
Harremanetarako beste kontaktu bat: