Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea

Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdea

Hasiera

Hasiera | Informazio praktikoa | Historia | Egokitzea | Kudeaketa | Toki interesgarriak | Hezkuntza | Bisita birtuala

Eraztun Berdea hiriaren inguruko parke multzoa da, balio handia dutenak ekologiaren eta paisaiaren aldetik, eta elkarri lotuta daudenak, modu estrategikoan, ekologiarako eta aisialdirako korridoreen bidez.

Eraztun Berdea pasa den mendeko 90eko hamarkadaren hasieran abian jarri zen proiektu baten emaitza da. Proiektu horren helburu nagusia Gasteizko ingurumariak oneratzea eta lehengoratzea izan zen. Horrela, aisialdirako eremu berde handia sortuko zen hiriaren inguruan.

Ordutik, lehengoratze jarduera garrantzitsuak egin dira hondatutako guneetan, ekologiaren eta paisaiaren aldetik. Era berean, hainbat gune egokitu da erabilera publikorako.

Bizigiro aniztasun handia eskaintzen du, eta naturaren aldetik oso aberatsa den multzoa osatzen du. Basoak, ibaiak, hezeguneak, belardiak, soroak, sastrakadiak eta heskaiak dira hiriaren ingurumarietan hainbat ekosistema aurki daitekeen adibide. Gainera, ekosistema horietako batzuek ingurumenaren aldetik duten balioa nazioartean ere ezaguna da. Hori da berreskuratutako Salburuko hezeguneen edota Zadorra ibaiaren ekosistemaren kasua.

Bai gizartearen bai erabilera publikoaren ikuspegitik, Eraztun Berdeak aukera paregabeak eskaintzen dizkio jendeari paseorako, aisialdirako eta gozamenerako eta, betiere, naturarekin harremanean egoteko. Era berean, oso gune aproposa da hezkuntzako jarduerak eta ekimenak egiteko eta ingumenari buruzko sentikortzea sustatzeko. Hiriko edozein tokitatik irits daiteke Eraztun Berdera, eta hura osorik zeharkatu daiteke 30 km dituen Eraztun Berdearen Biraren bidez.

Aurrekoaz gain, ingurumen hezkuntzako jarduerak egiteko toki ederra da, oso aberatsa baita naturaren aldetik eta ekipamendu anitz baititu jarduerak gauzatzeko: baratze ekologikoak, hegaztien behatokiak, interpretazio zentroa, Olarizuko etxaldea.

Oinarrizko datuak

  • Sortze urtea: 1993.
  • Egungo azalera: 833 hektarea.
  • Izango duen azalera, guztira: 917 hektarea.
  • Egungo parkeak: Armentia, Olarizu, Salburua, Alegría, Zabalgana, Zadorra eta Las Neveras (Larragorri, proiektuan).
  • 90 kilometro ibilbide oinekozkoentzat eta txirrindularientzat.
  • Salburuko parkea Nazioarteko Garrantzidun Hezegune gisa izendatu zen 2002an Ramsarreko Hitzarmenean.
  • Salburua eta Zadorra ibaia Batasunaren Intereseko Leku izendatu ziren eta Natura 2000 Sarean sartu ziren 2004. urtean.
  • Ekipamenduak: Olarizuko etxaldea, Olarizuko Lorategi Botanikoa, Salburuko Hezeguneen Interpretazio Zentroa (Ataria), Urarteko baratzeak.

Eraztun Berdea

https://www.youtube.com/watch?v=0n_QqlX4j6Q(Beste leiho batean irekiko da)

Logo AV25

Lotutako informazioa

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: