Aisialdiko jarduerak - Gida praktikoa
Orrialde honetan, Gasteizeko aisialdi-jarduerei buruzko informazioa duzu eskuragarri.
Argibide orokorrak
Gizarte Etxeetako jarduerak
Gizarte Etxeetan jarduera eskaintza handia izaten da.
- Ludoteka eta Ludoklub sarea.
- Programatutako jardueren urteko eskaintza.
- Gizarte Etxeetako jardueren agenda.
Liburutegietako jarduerak
Udal liburutegi sareak irakurtzeko atsegina eta irakurzaletasuna sustatzeko zerbitzu eta baliabideak eskaintzen ditu. Horietako batzuk: irakurketa eta liburuen mailegua, familientzako liburutegiko jarduerak, internet, wifi, ikasteko aretoak...
Antzezlanak - Antzezte arteak
- Udalaren Antzokia Sareko Programazioa.
- Haurtxoak proiektua: Antzezte arteak urtebete eta hiru urte bitarteko haurrei hurbiltzeko lekua.
- Dibertikale: animazioa kalean: Haurrentzako animazioko ikuskizunen zikloa da, eta Gizarte Etxeetatik hurbil dauden plaza, kale eta parkeetan egiten da uztailaren lehen hamabostaldian.
- Butaka Txikia: Haur eta familientzako arte eszenikoen programa Gabonetako oporraldietan.
Kirol jarduerak
Gasteizko udalak kirola egiteko instalazioen eskaintza zabala du. Ekipamendu horietako batzuen sarrera librea da, baina beste batzuek aldez aurretik erreserbatzea eskatzen dute.
- Udal instalazioak.
- Kirol jarduerak Gizarte Etxeetan urtero programatuak.
Halaber, badira egokitze berezia behar duten taldeei jolas eta kirol jarduerak eskaintzen dizkieten zentro eta taldeak ere.
Opor jarduerak
Gasteizko Udalak haur eta nerabeei garapen pertsonal eta sozialean laguntzeko balio duten jarduerak antolatzen ditu urtero.
Ingurumenarekin lotutako jarduerak
Udalerriak baliabide natural asko ditu ezagutzeko eta aisialdirako, baita ingurumenarekiko eta garapen iraunkorrarekiko heziketa eta konpromisoa bultzatzeko tresna gisa erabiltzeko ere.
Beste baliabide batzuk
Kontsultatu Haur, nerabe eta familientzako programa eta baliabideen gida praktikoa.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.