Kontsultatu ezazu egitaraua Dantza Plazan agendan.
Dantza Plazan herritar guztiei irekitako ekintza da. Publiko orokorrari parte hartzeko aukera eman nahi zaio, euskal dantza tradizionaletan parte hartzeko zein ikusle izateko aukera ematen.
2026. urte honetan egitaraua eguneratu egin da eta ekitaldiaren lehen ordu erdian Dantzako irakasleek dantza bakoitza pausoz pauso dantzatzen irakatsiko diete ikusle guztiei. Ekitaldiaren bigarren zatian ez da urrats bakoitzaren azalpenik emango, baina irakasleen adibideari jarraituz dantzatu ahal izango da, beraiek izango baitira gidariak.
Luis Aramburu Udal Musika Eskolako Auditorioan. Azaroaren 21ean, otsailaren 6an eta martxoaren 6an. 19:30etan.
Federico García Lorca Antzokian. Urtarrilaren 23an, otsailaren 27an eta martxoaren 13an. 19:30ean.
Jesús Guridi Kontserbatorioko Areto Nagusian, abenduaren 23an. 19:30ean.
Izaskun Arrue Kulturgunean. Urtarrilaren 9an eta apirilaren 24an. 20:00etan.
Herritar guztiak gonbidatuta daude gurekin entzutera eta dantzatzera etortzera.
Urtarrilaren 10ean, otsailaren 7an, martxoaren 7an, maiatzaren 9an eta ekainaren 6an.
Kalejira 12:00etan hasiko da Udaletxeko plazatik eta Gasteizko kaleak girotuko ditu 12:30ak arte. Ordu horretatik aurrera, nahi duten txistulari eta atabalariei kalejiran parte hartzera gonbita egiten zaie.
Plaza Berria. Urtarrilaren 17an. 17:15ean kalejira San Pedro eliza-raino, erraldoien baltsa eta itzulera Plaza Berrira; bertan egingo dira Dantza Plazan eta bi txokolatezko txerriren zozketa
Luis Aramburu Udal Musika Eskolako Entzunaretoan. Urtarrilaren 30ean 20:00etan.
Ibilbidea Musiketxeatik Gasteizko erdigunetik barrena, abesbatzarekin eta Udal Folklore Eskolako musikari eta abeslariekin batera. Otsailaren 4an, 18:00etan.
Mozorrotutako kalejira Musiketxeatik abiatuta, amaiera Arabatxo Abesbatzen Elkartearekin batera Probintzia plazan egien da. Otsailaren 12an. 18:30ean.
Udal Folklore Eskolaren kontzertua, Indarra Dantza Taldearekin lankidetzan. Plaza Berrian apirilaren 27an. 20:00etan
Lurraldeko txistulari gazteentzat antolatutako jarduerak eta kontzertua.
Ur lorategi sekretuan. Maiatzaren 16an, goizez
Hainbat eskoletako ikasleen dantza erakustaldia.
Maiatzaren 16an. 12:30ean hiriko erdiguneko hainbat plazatan, eta amaiera Foru Plazako frontoian
Ekainaren 9an, 20:00etan Jesús Guridi Kontserbatorioan.
Uztaila, bi hamabostaldietan banatuta. Musiketxea eta Luis Aramburu eraikinetan. (Udan Gozatu! Programa)
Abuztuaren 1ean Plazan Berrian, 20:00etan.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.