Folklore Akademia - Historia apur bat

Akademiaren historia XX. mendeko 60.eko hamarkadan hasi zen, Txirinbil elkarteari Udal Dantza Akademia sortzeko eskatzearekin batera. Txirinbil elkarteak protokolo-lanak egiten zituen Udalaren ospakizun esanguratsu zenbaitetan. Gainera, benetako dantzari-harrobia zen.

Txistulari banda, 1923

1989an Udal Dantza Akademiaren funtzionamendua berraztertzea erabaki zuen Udalak, eta hartaz arduratzeko proiektuen lehiaketa publikoa deitu zuen. Indarra elkarteak irabazi zuen lehiaketa.

1990an idatzi ziren dantza eta musika-tresna autoktonoen akademia bat sortzeko oinarriak. Ez zen inor aurkeztu lehiaketa publikora, eta Udalaren Kultura Sailak zuzenean hartu zuen bere gain ekimena. Hartara, ordura arte eskaintzen zen dantza tradizionalaren irakaskuntza gainditu, eta eskaintza zabaldu egin zen euskal kulturako musika-tresna tradizionalen irakaskuntza gehituz. Horrela eratu zen gaur Udal Folklore Akademia izenarekin ezagutzen duguna. 1990-1991n izan zen Akademiaren lehen ikasturte ofiziala.

Txistulari taldearen emanaldia

Akademiaren bilakaeraren hurrengo etapa 1997an aurkituko dugu, Udal Txistulari Banda Akademiaren menpe jarri zenean, hartara Udal Folklore Akademia - Txistulari Banda atala sortuaz.

hauek dira 1990-1991 ikasturtean eman ziren ikasgaiak: alboka, dantza, gaita, trikitixa, txalaparta eta txistu. Hurrengo urtean beste ikasgai bat gehitu zen: perkusioa (folklorean). 1992-1993 ikasturtean, berriz, panderoa eta txirula izan ziren ikasgai berriak.

1993-1994 ikasturtean Musikaren lengoaia eta taldeko ikasgaiak (instrumentala, abesbatza eta dantza), musika ikaskuntzei buruzko legedi berriarekin bat etorriz; jarduera artistikoa talde-jarduera gisa ulertzen zen. Horrekin, gaur egun indarrean den ikasgai-curiculuma osatu zen.

Inauterietako kontzertua

Azkenik, jakinarazi behar da Akademia ez litzatekeela ezer proiektu honen bene-benetako protagonistak gabe, urtez-urte ilusio handiz hemen ikasi duten ikasleak. Datuak adierazkorrak dira: 1990-1991 ikasturtean 138 matrikulekin hasi ginen, eta gaur egun 800 baino gehiago daude.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.