Folklore Akademiari buruzko ohiko galderak

Ba al dago salbuespenik zenbait ikasgaietan matrikulatzeko orduan?
Bai. Musika Hizkuntza ikasteko, derrigorrezkoa da eskolan instrumentu-espezialitateren batean, dantzan, eskolanian edo kantu tradizionalean matrikulatuta egotea.
Ikasketak amaitzean titulaziorik ematen al da?
Luis Aramburu Eskola arautu gabeko irakaskuntza-zentroa da, eta, beraz, ez du inolako titulaziorik eskaintzen.
Ikasturtean zehar baja ematea posible al da?
Bai, ikastetxeko idazkaritzan emango zaizuen formularioaren bidez.
Nola jaso dezaket ikasturtean zehar egiten diren jardueren informazioa?
Udalaren webgunean eta eskolako iragarki-taulan kontsulta daitezke. Halaber, jardueraren arabera, ikasleei informazioa bidaliko zaie Inika plataformaren bidez.
Nola lor ditzaket emanaldietarako sarrerak?
Emanaldian parte hartzen duen ikasleak bi gonbidapen jasoko ditu doan.
Publiko orokorrak, aire librean egiten diren jardueretarako, ez du sarrerarik edo gonbidapenik behar.
Edukiera mugatua duten jardueretarako, Eskolan gonbidapenak herritarrei banatuko zaizkie, honako sistema honen bidez:

1. urratsa: Sarrerak eskatzea.
Pertsona bakoitzak gehienez bi sarrera eskatu ahal izango ditu, eskaera egitean izen-abizenak adierazita.
Sarrerak eskatzeko epea ekitaldiaren aurreko astea izango da, astelehenetik ostiralera, hiru bide hauen bidez:

  • Aurrez aurre, Musiketxeako atezaintzan, 9:30etik 21:30era.
  • Telefonoz, 945 16 26 02 zenbakira deituta, 8:30etik 13:30era eta 16:30etik 19:30era.
  • Posta elektronikoz, gufa@vitoria-gasteiz.org helbidera idatzita.

2. urratsa: Musiketxean jasotzea.
Eskaeren kopurua eskuragarri dagoen edukiera baino handiagoa bada, zozketa egingo da. Zozketan hautatua izanez gero, sarrerak ekitaldiaren aurreko 72 orduetan jaso ahal izango dira Musiketxean, NANa aurkeztuta identifikazio egokia egiteko.

Garrantzitsua: Sarreren banaketa modu eraginkor eta etikoan kudeatzeko, Gabonetako eta Ikasturte Amaierako kontzertuek 6,15 euroko prezio publikoa izango dute sarrera bakoitzeko.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.