Lana bilatzea - Enplegua eta prestakuntza

Zure esku jartzen ditugun baliabideek, teknikari espezializatuek gidaturik, enplegua lortzeko aukerak hobetzen lagunduko dizute bakarka edo taldean.

Lan bila zabiltza? Zer behar duzu?

Enplegu bilaketa eraginkorragoa egitea

Gure orientazio taldeak alor hauetan lagundu ahal dizu: zure profilaren alde indartsuak aztertzen, hobetu ditzakezun alderdiak identifikatzen, enplegua bilatzeko estrategia eraginkorra prestatzen eta zeure burua ikusgarri egiteko tresna eraginkorrak garatzen.

Informazio gehiago:

Enplegua lortzeko trebetasun gakoak lantzea

Enplegua bilatzeko tresna eta trebetasun baliagarriak lantzeko taldeko jarduerak, trukea eta sostengu sareak sortzen ere laguntzen dutenak. Zuretzat komenigarriena zein den ez badakizu, orientatzaile batekin hitz egin dezakezu aholku eman diezazun.

Jarduerak: 'Aktibatu zure baliabideak' lantegia.

Enplegua bilatzeko baliabideak erabiltzea

Enplegu ZentroaEnplegua bilatzeko informatika ekiporik ez baduzu, gure Enplegu zentroa erabil dezakezu, doan, eta zalantzak argitzeko adituen laguntza ere izango duzu bertan. Eguneko prentsa eta enpleguari eta prestakuntzari buruzko iragarki-taula kontsulta ditzakezu, halaber. Enplegua bilatzeko tresna eta baliabide zehatzei buruzko lantegi laburrak ere antolatzen dira.

Jarduerak eta baliabideak:

Proiektuak

Vitoria-Gasteizko Enplegu Foroa - Enplegu Gune

Foro de Empleo - Empleo guneEnplegu Gune Gasteizko Udalak eta UPV/EHUko Arabako Campusak urtero antolatzen duten enplegu-foroa da. Lanpostu bat eskuratzeko baliagarriak izan daitezkeen zerbitzu eta baliabideei buruzko informazioa ematea da Gazteizko Enplegu Foroaren helburua, bai eta enplegu-eskatzaileen eta hiriko enpresa garrantzitsuen arteko kontaktuak erraztea ere.

Informazio gehiago: empleo-gune.org(Beste leiho batean irekiko da)

GPS gida: gazteentzako orientazio akademiko-profesionala

Guía GPS Genero-ikuspegia duten orientazio akademiko-profesionaleko baliabideak dira, prestakuntza-ibilbidea aukeratzen eta etorkizuneko proiektu profesionala planifikatzen laguntzeko.

Informazio gehiago: GPS gida.

Hazia 23

Empleo joven Gazte Planaren esparruan dagoen proiektua da, 23 urtetik beherako langabeei, oinarrizko prestakuntza bukatuta edo bukatu gabe dutenei eta lan-esperientzia esanguratsurik ez dutenei zuzenduta.

Informazio gehiago: Hazia 23.

Informazio gehiago

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.