Pertsona gorrei edo entzumen-desgaitasuna dutenei zuzendutako bideo-interpretazio zerbitzua

Gorra bazara edo entzumen-desgaitasuna baldin baduzu, Udalaren bideointerpretazio zerbitzua erabili dezakezu, zerbitzu hauekin komunikatzeko:

  • 010 arreta-zerbitzua.
  • Udaltzaingoa.
  • San Martineko, San Antonioko eta Salburua gizarte-etxeko Herritarrei Laguntzeko Bulegoak.
  • Salburuko Oinarrizko Gizarte Zerbitzua.

Zertan datza

Bideodei zerbitzu bat da: interpreteei deitzen diezu, eta haiek zu eta udal zerbitzuen arteko itzulpen-lanak egiten dituzte. Espainiako zeinu-hizkuntzako interpreteak dira.

Nola komunikatu

Zuk aukeratutako moduan hitz egin ahal diozu bideo-interpreteari: zeinu-hizkuntzan, testu-mezuen bidez edo zure ahotsa erabiliz.

Halaber, aukeratu dezakezu zein modutan nahi duzun zuzentzea interpretea zuri: zeinu-hizkuntzan, testu bidez edo ezpain-irakurketaren bitartez.

Nola erabili zerbitzua

Telefonoz

Zure sakelekotik, tabletetik edo ordenagailutik bideointerpreteei deitu ahal diezu, zerbitzu hauekin harremanetan jartzeko:


010 arreta-zerbitzua (kusi 010 zerbitzuaren ordutegia).

010 arreta-zerbitzura bideodeia egin(Beste leiho batean irekiko da)

Polizia (24 orduz).

Poliziari bideodeia egin(Beste leiho batean irekiko da)

Aurrez aurre

Ondorengo arreta-gune batera baldin bazoaz, udal langileekin komunikatu ahalko zara, bertan dagoen tablet baten bidez bideointerpreteekin harremanetan jarriz.

Doan

Zerbitzua doakoa da erabiltzailearentzat.

Svisual

Udalak kontratutako bideo-interpretazio zerbitzua SVIsual izena du eta CNSE Fundazioak ematen du, Pertsona Gorren Estatuko Konfederazioarekin elkarlanean.

Zalantzak eta gorabeherak

Galderaren bat baldin baduzu, edo arazoren bat suertatzen bazaizu, idatzi helbide honetara: bizikidetza.convivencia@vitoria-gasteiz.org

Konfidentzialtasuna

Zerbitzuak konfidentzialtasuna eta deien pribatutasun osoa bermatzen ditu. Bideo-interpretaziorako postuak erabiltzaileen intimitatea eta haien elkarrizketen edukia gordetzeko diseinatuta daude.

SVIsuali ematen zaizkion datuak babestuta egongo dira datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen legedian, apirilaren 27ko 2016/679 (EB) DBEOn eta abenduaren 5eko 3/2018 DBLOn xedatutakoaren arabera, eta datu horiek erabiltzean gertatzen diren elkarrizketak ez dira grabatuko. SVIsualek konpromisoa hartzen du erabiltzaileen pribatutasuna zaintzeko. Konfidentzialtasun-politikari buruzko informazio gehiago(Beste leiho batean irekiko da).

Tratu-berdintasunaren printzipioa

Bideo-interpretazioko zerbitzu horrek Komunika Itzulpen eta Interpretazio Zerbitzua zabaltzea dakar, eta Administrazioak herritarrekin duen harremanean zeinu-hizkuntza txertatzeko beharra aitortzen du.

Zerbitzuaren helburua da pertsona gorren eskubideak errespetatzea eta haien bizi-kalitatea hobetzea, funtsezko arreta-zerbitzuak eskuratzeko autonomia erraztuz.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.