Martxan da berriro 'Hirikoak, esperientziak partekatzen'
2022ko urriaren 25ean argitaratua
Pandemiak eragindako geldialdiaren ondoren, berriro ere truke-programak antolatzen hasi dira, eta, horrekin batera, “Hirikoak, esperientziak partekatzen” jarduera.
2022-2023 ikasturteko lehen jardueran bi talde berrik hartu dute parte: Mendebaldea BHI (Gasteiz) eta Justus Von Liebig Gymnasiuma.
Helburua da Arabako hiriburura truke-programa baten bidez etorritako Europako beste herri batzuetako eskola-ikasleek gure hiriari buruz zer iritzi duten jakitea, gai hauen inguruan: elkarbizitza, kultura, mugikortasuna... Gainera, Gasteizko neska-mutilekin esperientziak, iritziak eta iradokizunak partekatzeko espazio bat sortzeko ere balio du.
Izan ere, horrelako ekimenen bidez hainbat balio sustatzen dira, besteak beste, partaidetza, ekitatea, gizalegea, solidaritatea eta errespetua, eta elkarbizitzaren, kulturaren eta mugikortasunaren inguruko ikuspuntu eta esperientziak ere partekatzen dira. Orobat, Gasteiz leku turistikoez haratago ezagutzeko aukera ematen dute.
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.