Gurasoen aurkako indarkeria egoeretan garaiz esku hartzeko programa
Programa honen bitartez harremanak hobetzen eta arazoa bideratzen laguntzen zaie familiei. Taldeko saioak egiten dira nerabeekin eta gurasoekin, bai eta familia bakoitzarekin ere.
Programak hiru helburu nagusi ditu:
- Nerabeei begira: etxeko portaera arazoak gutxitu edo desagerraraztea, etorkizunean gurasoekiko indarkeria fisiko edo psiko-emozional larria eragozteko; horretarako, trebetasun eta baliabide psikologikoak sustatuko dira, nerabeak eguneroko egoeretara hobeto egokitu daitezen.
- Gurasoei begira: seme-alaba nerabeekin autoritatea berreskuratzen eta haien portaera agresiboak gobernatzen lagunduko dieten trebetasunak eskuratzea.
- Familiari begira: harreman positiboak sustatzea, eta errespetuan eta maitasunean oinarritutako familia-giroa sortzea, familia barruko kohesioa handiagoa izan dadin.
Argitalpenak (pdf)
- Gurasoen aurkako indarkeria egoeretan garaiz esku hartzeko programa: deskribapena, protokoloak eta ebaluazioa
- Liburuxka: Gurasoen aurkako indarkeria, gurasoentzat
- Liburuxka: Gurasoen aurkako indarkeria, nerabeentzat
Norentzat da?
12 eta 17 urteko seme-alabak izanik egoera hori pairatzen ari diren familientzat.
Argibideak non?
647304752 telefonora deituz.
Ordutegia: astelehenetik ostegunera, 10:00 - 13:00 eta 16:00 - 19:00; ostiraletan, 09:00 - 13:00.
Non eskatu behar da hitzordua?
- Erreferentziazko gizarte zerbitzuan.
- Udalaren Gizarte Larrialdietarako Zerbitzuan 945134444 (egoera larria bada).
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.