Luis Aramburu Udal Musika Eskola - Ixaron Zerrendak

Itxaron zerrenden kudeaketa

Irailean lekurik lortu ez duten pertsonekin itxarote zerrenda osatuko da, eta ordutegien esleipenera joan diren eta lekurik lortu ez duten pertsonak izango dira zerrendako lehenak. Horien atzetik, esleipenera joan ez direnak (bi kasuetan zozketan ezarritako lehentasun hurrenkerari jarraituko zaio). Horien atzetik, epez kanpoko zerrenda batean izena ematen dutenak egongo dira, hurrenkera kronologikoari jarraituz.

Hutsik gelditzen diren plazak honako irizpide hauei jarraiki beteko dira:

  1. Ikasle batek baja eman duelako hutsik gelditu den plaza, hutsik gelditzean zituen ezaugarriekin eskainiko zaio hurrengoari eta Eskola ez dago inola ere behartuta plaza inola aldatzera, eskatzailearentzat denik aproposena ez bada ere.
  2. Musikaren lengoaiaren arloko ezagutzarik ez duten pertsonei musika lengoaiaren taldeetan sartzeko aukera dagoen bitartean bakarrik deituko zaie, urrian, oro har.
  3. Jakinarazpena telefonoz egingo da (hiru dei, gehienez eta une desberdinetan)
  4. Interesdunek 24 orduko epea izango dute erantzuteko, komunikazioa hartzen den unetik.
  5. Eskolak plaza guztiak eta ahalik eta azkarren betetzen direla ziurtatzeko beharrezko neurriak hartu ahal izango ditu, beti ere itxaron zerrenda kontuan izanda.

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez.