Bizikidetza eta Aniztasuna - Historia apur bat

Norabide

Lan-markoa

Gasteizko Udala aitzindari izan zen migratzaileei zuzenduriko arretaren alorrean. 1994an etorkinekin aritzeko berariazko protokoloa osatu zuen Udalak. Beste ekimen batzuk jarraitu zioten hastapeneko hari: Atzerritarrei gizarte arreta emateko programa 1996an; Etorkin eta errefuxiatuei aholkularitza juridikoa emateko programa 1998an; eta Atzerritarrentzako gizarteratzeko eta laneratzeko bitartekaritza zerbitzua 1999an.

Programa guzti horiek Norabidera pasa ziren 2000ko apirilaren 3an. Norabide 2000 urtean sortu zen, atzerritarrei arreta integrala eskaintzeko zentro gisa. Gerora, 2002an, izena aldatu zitzaion, hauxe jaso zuelarik aurrerantzean: Norabide, Udalaren etorkinentzako harrera zentroa.

Zerbitzu horiei beste hainbat gehitu zitzaizkion gerora, esaterako Laguntza psikologikoa emateko programa, Hainbat kulturaren arteko elkartze aretoa, eta Gizarteratze eta laneratze bidean laguntzeko Gizarteratu programa k baitan hartzen dituen Lanerako prestatzeko ikastaro etako batzuk, honakoak:

  • Gaztelaniaz alfabetatzeko moduluak, teknologia berrietatik abiatuta
  • Emakume atzerritarrentzako autolaguntza-topaketak.

Baliabideak

Gasteizen bizi ziren atzerritarren kopuruak goraka egiten hastearekin batera, 2001ean burutu zen etorkinak Gasteizen integratzearen aldeko lehen sentsibilizazio kanpaina, "Gasteiz: hiri irekia" izenpean. Berariaz jatorri atzerrikok izanik, gizarte larrialdiko egoeran zeuden familia eta pertsonei ostatua emateko baliabideak ireki ziren, esaterako:

  • Vitoria etxea
  • Zainpeko hiru etxebizitza
  • Ibiltaria programa, jatorriz bizimodu nomada bizi izanagatik, hirian errotu nahi zuten pertsonei zuzendua.

Horrez gain, "La Inmigración del Sur en Vitoria-Gasteiz" ikerlana egin zuen 2001ean CEAR-Euskadi erakundeak Udalaren eskariz, eta Elkarbizitzarako gida planaren zirriborroa osatu zen 2002an.

Orduan sortu berria zen Eusko Jaurlaritzako Immigrazio Zuzendaritzarekin elkarlanean, 2003an immigrazio kontuetako zenbait aditu hasi zen zentroko langileen artean, eta 2004an Vitoria-Gasteizko immigrazioaren errealitatea ezagutzeko diagnosi-azterlana egin zen (Ikei, 2004). Gainera, Itzulpen eta interpretazio zerbitzua sortu zen.

Tokiko Gobernu Batzordeak 2005eko maiatzaren 27an onetsi zen 2005-2007 Immigrazioaren I. Tokiko Planak irizpideak ezarri zituen lehenagotiko biztanleen eta integrazio prozesu betean zegoen biztanleria etorri berriaren arteko bizikidetzaren alorrean. Norberaren jatorria gorabehera, udalerrian bizi ziren pertsona guztien artean elkarbizitza harmoniatsua lortzea zuen helburu nagusi, betiere Giza Eskubideen errespetua zaintzearen ardura publikoak gidatuta. Planaren gauzatze epea hiru urtekoa izan zen, zeinetan 66 neurri zehatz bideratu ziren, 11 jarduera-eremutan bilduta.

Aldaketak Norabideren funtzioan, egituran eta planifikazioan

Planaren filosofiaren kontuan hartuta, eta jarduerako irizpide funtsezkoak abiaraztearen ondorioz (hauek dira: prebentzioa, unibertsalitatea, normalizazioa, zeharkakotasuna eta koordinazioa, gizarte partaidetza, berdintasuna eta bazterketa eza, eta kulturartekotasuna), 2008tik aurrera aldaketa prozesu batean sartu zen Norabide, bere funtzioari, egiturari eta planifikazioari dagokienez.

  • Desagertu egin zen Atzerritarrei gizarte arreta emateko programa; hortik aurrera Udalaren gizarte zerbitzuek hartu zuten atzerritarrei arreta egiteko ardura, gainontzeko bizilagunentzako baldintza normalizatu berberetan.
  • Gizarteratzeko eta laneratzeko bitartekaritza zerbitzua aldatu, eta Kulturarteko Gizarte Bitartekaritzako zerbitzu izatera pasatu zen, funtzio hauekin: parte hartzea elkarte-sarean, komunitatean kulturarteko izaerako gatazken prebentzioa eta kudeaketa.

Hartara, Norabide lehen harrera egiteko zentro izateari utzi, eta Udalaren barruan immigrazio eta kulturartekotasunaren alorretan laguntza eta aholkua emateko atal izatera pasatu zen. Bere planifikazioa urterokoa da, eta kontuan hartzen du azken urteotako beharrak nola aldatzen diren.

2011n beste bi zerbitzu desagertu ziren: Aholkularitza juridikoa eta Kulturarteko Gizarte Bitartekaritza. Atzerritarrei gizarte arreta emateko programarekin batera, zentroaren ardatz eta muina zirela kontuan hartuta, hasieratik beretik pertsonalitatea ematen zioten zutabeak, eta, nahiz eta zeregin horietako ohiko jarduera ez zen erabat geratu (Norabidera iristen ziren kasuak udalaren edo erakunde publiko batzuen baliabideetara desbideratzen ziren), hala ere, azken finean zentroaren jarduera ikuspegi batean zentratu zen, ikuspegi zeharkako, komunitario, eta beste zerbitzu, sail eta gizarte erakunde batzuekin koordinazioa eta lankidetzazko batean. Lehen harrerako zereginak eskaintzeari uztearekin batera, izena ere aldatu zuen Norabidek; une horretatik aurrera Kulturartekotasun Atala izango da.

Betinolako programak


2015eko uztailean, Kultur artekotasun Atala Udaleko Alkatetza Sailean sartu zen izen honekin: Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzua
.

Zerbitzu berri honek Kultur artekotasunaren arloaz gain, Aniztasun Funtzionalaren arloa ere hartzen du, eta baita Bakea eta Giza Eskubideena ere.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?            

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Gaia publikoa izatea aukeratzen baduzu, gainontzeko herritarrek zuk idatzitakoa eta udalak emandako erantzunak irakurri ahalko dituzte; baita iruzkinak egin ere. Gaia pribatutzat jotzen baduzu, zuk bakarrik izango duzu gai horretarako sarbidea eta udalak emandako erantzunak irakurtzeko aukera. Gaia idaztean identifikazio kodea emango zaizu.

Aldartea

Harremanetarako beste kontaktu bat: