Ate irekiak
Zer da?
Eguraldi txarra dela kausa udaleko larrialdi-plana aktibatzen den egunetan, eskatzen duen edonork aukera izango du harrera-baliabide arruntetara edo ohiz kanpokoetara zuzenean sartzeko. Bide publikoan gaua igarotzen duten pertsonei berehalako ostatua ematea eskatzen duten beste larrialdi-egoera batzuetan ere aktibatu ahal izango da.
Nola iritsi?
Kokapena udaleko larrialdi-plana aktibatzearekin batera jakinaraziko da. Leku hauek erabili ohi dira:
- Harrera Sozialerako Udal Zentroa: Mediterraneoaren hiribidea, 12. 01010 Gasteiz.
- Aterpe gaueko harrera zerbitzua: Goiuriko plaza 3, 1.a. 01001 Vitoria-Gasteiz.
Norentzat da?
- Etxebizitzarik ez dutelarik kalean lo egiten duten pertsonentzat.
Nola baliatu daiteke?
- Norberaren ekimenez.
- Beste gizarte-eragile batzuen bidez, beharrezkotzat jotzen badute: polizia, 112, profesional sanitarioak...
Lotutako informazioa
Zure iritziak axola digu
Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.