Gizonei zuzendutako erantzunkidetasun lantegiak

Haurren zaintzan sentsibilizatzeko eta trebatzeko lantegiak, batez ere, gizonentzat

Lantegi praktikoak, haurrak zaintzeaz sentsibilizatzeko eta horretan trebatzeko. Lantegiak AMA / Arabako Amen Elkartearekin batera antolatuta daude.

Helburua: Gizonek erantzunkidetasuna garatzea, haurrak zaintzearekin lotura duten arduretan eta lanetan.

Edukiak: elikadura; bainua, haur-oihalak eta jantziak; edoskitzea; loa; estimulazioa eta garapena; hezteko moduak; aitak duen zaintzeko gaitasuna; amak diren emakumeak; emakume eta gizonen arteko erantzunkidetasuna; bizitza pertsonala, familia eta lana uztartzea, ea .


Norentzat: batez ere, gizonentzat. Dena dela, hurrengoek ere izena eman dezakete:

  1. Bikoteek (bikotea osatzen duten bi pertsonek eman behar dute izena eta ordaindu).
  2. Familia gurasobakarretako titularrak diren emakumeek.
  3. Lesbianak diren bikotekideek.
Izena emateak

Izena eman ahala banatuko dira lekuak. Irailaren 8tik lantegia hasi baino astebete lehenagora arte eman daiteke izena gizarte etxeetan edo kirol instalazioetan, 010 telefonoan eta udaleko web orriaren bidez.

Lantegiak
Lekua Egunak Ordua Hizkuntza Prezioa Murriztua
Lakua Larunbatak.Irailak 27, urriak 4, 11, 18 eta azaroak 8 10:30-13:30 G 21,30 12,90
Lakua Astelehen eta asteazkenak. Urriak 1, 6, 8, 13, 15, 20, 22, 27 eta 29 eta azaroak 3 19:30-21:00 G 21,30 12,90
Pilar Astearte eta ostegunak. Urriak 7, 9, 14, 16, 21, 23, 28 eta 30 eta azaroak 4 eta 6 19:30-21:00 E 21,30 12,90
Lakua Astelehen eta asteazkenak. Azaroak 12, 17, 19, 24 eta 26 eta abenduak 1, 3, 10, 15 eta 17 19:30-21:00 G 21,30 12,90
Ibaiondo Larunbatak. Azaroak 15, 22 eta 29 eta abenduak 13 eta 20 10:30-13:30 G 21,30 12,90
Ibaiondo Astearte eta ostegunak. Azaroak 18, 20, 25 eta 27 eta abenduak 2, 4, 9, 11, 16 eta 18 19:30-21:00 G 21,30 12,90

*Oharra: Berdintasunerako Zerbitzuak jakinarazten du 2015erako proposatutako "Gizonak etxeko lanetan eta arropa zaintzen sentsibilizatzeko eta gaitzeko lantegiak" izenekoak bertan behera geratu direla, 2014an eskainitakoak jakin-min txikia sortu dutelako.

  

Zure iritziak axola digu

Lagun iezaguzu hobetzen. Informazio hau baliagarria gertatu zaizu?

Nahi baduzu, iruzkinak egin ditzakezu.
Nahitaezkoa da identifikatzea.

Izartxoarekin markatutako eremuak derrigorrezkoak dira.