Udaleko hezkuntza jarduerak - Hitzordua...

Hiria ezagutzea

2023-2024 ikasturtea / Gaia: Hiria ezagutzea

Izen eman online

Azalpena

Jarduera honi esker gertutik ezagutu ahal izango dituzu udal sailen zereginak. Aukeratu ezazu gaia eta udal teknikari batekin harremanetan jarriko zaitugu. Aukeratzeko gai ugari dago, hala eta guztiz ere zure interesekoa denik aurkitzen ez baduzu, jakinarazi iezaguzu.

Gaiak:

  • Eraztun Berdea eta hiri-parkeak
  • Herritarrentzako laguntza eta gardentasuna
  • Bizikidetza eta aniztasuna
  • Garapenerako lankidetza
  • Kultura
  • Kirola
  • Hezkuntza
  • Enplegua eta prestakuntza
  • Enpresak, ekintzailetza eta merkataritza
  • Nekazaritzako elikagaien estrategia
  • Euskara
  • Berdintasuna
  • Zergak, tasak eta ordenantza fiskalak
  • Haurtzaroa eta familia
  • Gazteria
  • Hiri-ingurumena
  • Mugikortasuna eta espazio publikoa
  • Herritarren partaidetza
  • Adinekoak
  • Udaltzaingoa
  • Protokoloa eta komunikazioa
  • Osasuna eta kontsumoa
  • Sindikoa (herritarren defendatzailea)
  • Hirigintza

Balioak

Parte-hartzea, prestakuntza eta nortasuna.

Helburuak

  • Gasteizko udaleko eskumenak ezagutu.
  • Komunitatearen parte izatearen ideia sustatu.

Hartzaileak

LH, DBH, DBHO eta HH

Antolamendua

  • Lekua: eskaera egiten duen ikastetxean bertan edo udal bulegoetan.
  • Hasiera-ordua: irekia
  • Iraupena: ordubete.
  • Parte-hartzaile kopurua, gehienez: gelako kideak
  • Hizkuntza: gaztelania, euskara
  • Parte hartuko duten ikastetxe eta taldeek Vitoria-Gasteiz Hiri Hezitzailea proiektua berariaz aipatu beharko dute, jardueraren inguruko informazioa hedatu edo komunikatzean.

Informazioa

  • Antolatzaile: Herritarren Parte-hartzerako Zerbitzua. HEI Herritartasunerako Eskola Irekia. Partaidetza, Gardentasuna eta Gizarte Etxeen Saila.
  • Vital Fundazioaren laguntzarekin
  • Telefonoa: 945 161 687 (Harremanetarako pertsona: Marian)
  • Posta elektronikoa: heieskola@vitoria-gasteiz.org

Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.