San Silvestre lasterketa 2024
- 2024/12/31
- 11:45
- Mendizabalako Aparkalekua (irteera)
- Publiko guztiak
San Silvestre lasterketa abenduaren 31n, Urtezahar egunean, egiten den proba herrikoia da. Arabako Atletismo Federazioak antolatzen du, eta edizio bakoitzean 4.000 pertsona baino gehiago biltzen ditu, horietako asko mozorrotuta, urteari azken esprint dibertigarri batekin agur esateko prest.
- Lasterketa txikia (11:45-12:20): 1300 metro. Mendizabalako aparkalekua (irteera) – Lasarteko atea – Mendizabala – Batan ibilbidea – Mendizabalako aparkalekua (helmuga).
- San Silvestre lasterketa (12:30-13:30): 5900 metro. Mendizabalako aparkalekua (irteera) ) – Lasarteko atea – Elvira Zulueta – Gaztelako atea – Ramón y Cajal – Senda ibilbidea – Manuel Iradier – Eduardo Dato – San Prudentzio – San Antonio – Florida parkea – Ramón y Cajal – Micaela Portilla - Gasteiz hiribidea – ( 180º-ko biraketa Tomas Zumarraga Dohatsuko bidegurutzera iritsi aurretik) – Gasteiz hiribidea– Gaztelako atea – Elvira Zulueta - Lasarteko atea – Mendizabalako aparkalekua (helmuga).
Sarbide mota
Izen-ematearen kostua 5 eurokoa da helduentzat, eta 2 eurokoa haurrentzat. Bildutako diruaren zati bat elkarte bati laguntzera bideratuko da.
Informazio gehiago
Horrelako kirol ekitaldi bat egiteko ezinbestekoa da ibilbideko bidegurutzeetako trafikoa murriztea lasterkariak igarotzean. Lasterketak hiri garraioaren zerbitzu publikoari (hiri autobusei eta taxiei) ere eragingo dio.