‘Misio bat dugu’ goiburupean, udal-kanpaina berriak herritarroi gogorarazi nahi digu eguneroko keinuekin edo ohitura-aldaketekin 2030ean hiri adimendun eta klimatikoki neutroa izaten lagundu dezakegula.
Europak berriz ere begiztatu ditu Gasteiz eta gasteiztarrak gure hiria trantsizio ekologikoa gauzatzeko 100 hiri europarretako bat izan dadin. ‘Misio bat dugu´.
BEIn igotzen garen bakoitzean, garraio publiko bat hartzen dugunean edo bizikletan gabiltzan bakoitzean 100 hiri europar adimendun eta klimatikoki neutroetako bat izatea lortzekoMisioan Gasteizek aurrera egin dezan ari gara laguntzen.
Jarrai ezazu zure misioa betetzen….hirian garraio publikoan eta/edo bizikletan mugitzeko moduari buruzko informazio gehiago.
Hurbileko eta alboko tokiko merkataritzan gure baserrietan landutako, hazitako eta ekoitzitako 0 kilometroko produktuak erosterakoan Gasteiz 2030ean 100 hiri europar adimendun eta klimatikoki neutroetako batizatekoMisioaren helburua lortzen laguntzen duzu.
Jarrai ezazu zure misioa betetzen...tokiko merkataritzari buruzko informazio gehiagoa.
Murriztu kontsumoa eta eman bigarren aukera bat zure etxetresnei, altzariei, jostailuei edo liburuei Reutilizaguneen bitartez. Erabiltzen dituzun bakoitzean eta zure tresnak gune horietara eramaten dituzun bakoitzean Gasteiz 2030ean 100 hiri europar adimendun eta klimatikoki neutroetak bat izateko Misioan laguntzen duzu.
Jarrai ezazu zure misioa betetzen...birziklatzeari eta tresnak berrerabiltzeari buruzko informazio gehiago.
Zure auzokoen erkidegoan eguzki-plakak instalatzen dituzunean, zure karbono-arrastoa eta berotegi-efektukogasen emisioa murrizten laguntzen ari zara eta Gasteiz 2030ean 100 hiri europar adimendun eta klimatikoki neutroetako bat izatea errazten duzu.
Jarrai ezazu zure misioa betetzen...komunitate energetikoei buruzko informazio gehiago.
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.