Azken eguneratzea: 2026/02/03
Jendaurreko Ikuskizunen eta Jolas Jardueren abenduaren 23ko 10/2015 Legearen 18. artikuluak udalei esleitzen die jaietako eta bestelako ekitaldietako establezimenduen ordutegi orokorra luzatzeko ahalmena, erregelamenduz aurreikusten diren kasu eta moduetan.
Bestetik, abenduaren 16ko 296/1997 Dekretuaren 12. artikuluak ahalmena ematen die udal agintariei egun berezi batzuetan (zaindariaren jaiak, Aste Santua, Inauteriak, Gabonak eta beste jai edo interes turistikoa duten beste gertakari batzuk) aurreikusitako ordutegia gehienez bi orduz luzatu ahal izateko, betiere udal organoek erabakitakoaren arabera.
Gauzak horrela, Gasteizko Udalak onetsi egin ditu ordutegia bi orduz luzatu ahal izateko dekretuak, 2026ko egun hauetan:
Ordutegiaren luzapen hau ezin zaie joko-establezimenduei aplikatu.
Dekretuak kontsultatu: Inauteriak; Aste Santu, zaindarien jaiak eta Eguberriak; jaialdiak eta ekitaldiak.
2026ean ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak ixteko ordutegia zabaldu egin da auzoko jaiak direla eta.
Jendaurreko Ikuskizunei eta Jolas Jarduerei buruzko abenduaren 23ko 10/2015 Legeak ahalmena ematen dio Eusko Jaurlaritzari establezimendu publikoen ordutegi orokorra zehazteko, oreka zainduz dibertsiorako eta aisialdirako jarduera legitimoen eta enpresariek bere jarduera egiteko duten eskubidearen eta herritarren atsedenerako eta lasaitasunerako eskubidearen artean. Bestalde, abenduaren 16ko 296/1997 Dekretuak (210/1998 eta 36/2012 Dekretuek aldatuta) ostalaritzako establezimenduen ireki eta ixteko ordutegiak ezartzen ditu. Ordutegi horiek, beroriei dagokien taldearen araberakoak izango dira, establezimendu edo jarduera-lizentziak ikusita. Horretaz gain, ordutegiak alda daitezke urtaroaren arabera (negua ala uda, ekainaren 1etik irailaren 30era) bai eta egunak nolakoak direnaren arabera ere (hau da, astegunak edo ostiral eta jaiegun bezperak).
Ezarritako taldeak honako hauek dira:
* Gutxienez sei ordu igaro beharko dira ixteko eta berriro irekitzeko ezarrita dauden orduen artean, lehenago itxiko balitz ere.
Lokal bakoitzaren kanpoaldean identifikatzeko bereizgarri bat jarri beharko da, bereizgarri hori lokalaren taldeari dagokio. Honez gain, establezimenduek informazio-kartel bat jarri behar dute barruan eta leku ikusgarri batean, eta bertan zehaztu behar da lokala ixteko eta irekitzeko ordutegia. Horren helburua lokal horien erabiltzaileei informazioa argitzea eta kontrola eta zaintza erraztea dira
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.