“Seguru bizi” marrazki lehiaketarako deialdia egiten du berriro Udaltzaingoaren Bide Heziketarako Parkeak, 2025/2026 ikasturterako. Lehen hezkuntzako hirugarren zikloari zuzenduta dago lehiaketa hau.
Gai hauek izango dira aukeran: bide-segurtasuna, oinezkoen zirkulazioa, bizikletaz ibiltzea edo ibilgailuko bidaiaria.
Gasteizko udalerriko lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetako ikasleak.
Datu pertsonalen tratamenduari buruzko oinarriak eta informazioa: Udaltzaingoaren Bide Heziketarako Parkearen XXIV. marrazki lehiaketa
Honako hauek izango dira sariak:
Gainera, beste 22 sari izango dira, honakoez osatuta: bizikleta-kita (argiak, tinbrea eta kaskoa), eta diploma. Honetaz gain, lehenengo 12 marrazki sailkatuak datorren urteko egutegian agertuko dira.
Lehiaketaren irabazleek Gasteizko Udalari emango diote marrazkiaren jabetzaren eskubidea, sariaren truke.
Aldi berean, saritutako lanaren gaineko jabego intelektualari dagozkion eskubide oro hartuko du Gasteizko Udalak, eta libreki erreproduzitu, banatu, jendaurrean zabaldu nahiz itxuraldatu ahal izango du, Jabego Intelektualaren Legearen Testu Bateratuko 26. artikuluan adierazitako epean, orain ezagutzen den edo gerora asmatzen den edozein medio baliatuz
Hauek izango dira epaimahaikideak:
edo horiek ordezko izendatzen dituztenak
Sari-banaketa ekainaren 15ean izango da goizeko 13:00etan, Goiuri Jauregian.
Aldaketaren bat egotekotan, aurretik e-mail bidez jakinaraziko da.
Irabazleen izenak udalaren web-orrian argitaratuko dira sari-banaketa baino astebete lehenago
Web orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren Postontziaren bidez.